Xabierko gaztelua
- Artikulu hau Nafarroa Garaiko gazteluari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Xabier (argipena)».
Xabierko gaztelua | |
---|---|
UNESCOren gizateriaren ondarea Kultura ondasuna | |
Aragoiko bidea | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Nafarroa Garaia |
Udalerria | Xabier |
Koordenatuak | 42°35′38″N 1°12′57″W / 42.594°N 1.2158°W |
Historia eta erabilera | |
Jabea | Jesusen Konpainia |
Arkitektura | |
Gizateriaren ondarea | |
Erreferentzia | 669-404 |
Eskualdea[I] | Europa eta Ipar Amerika |
Izen-ematea | bilkura) |
BIC | RI-51-0008672 |
404 | |
|
Xabierko gaztelua Nafarroa Garaiko Xabier hiribilduaren muino batean dagoen gaztelua da, Iruñetik 52 km ekialderantz eta Zangozatik 8 kilometrora kokatuta[1]. Aragoi ibaiaren ezkerraldean kokatzen da.
Historikoki sinbolismo handikoa da, bertan jaio baitzen Frantses (Frantzisko) Xabier, eta Nafarroako Erresumako familia gorenetako baten jabetza zelako, Jatsu-Azpilkueta, Erresumaren burujabetzaren alde borrokatu zena. Egun, Jesusen Konpainia da haren jabea.
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gazteluak bertako hiriaren izena du. Antzinako etxebarri izenaren eboluzioa omen da: exaberria, exabier eta xabier[2].
Deskribapena eta eraikuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gazteluak hiru atal ditu, antzinatasunaren arabera mailakatuta. Dorre nagusia ez ezik, ziegak eta kapera ere azpimarratzekoak dira. Kaperan gurutzefika gotikoa eta hormetan Heriotzaren Dantza irudikatzen duten margolanak daude
Dorre nagusia, "San Migel dorrea" izena duena, alde zaharrena da, gaztelua sortu zuen dorre-talaia[3]. Gazteluan betan jaiotako Frantzisko Xabierkoari sagaratutako museoa ere badago[4].
Gazteluaren basamentuetan oinalde musulmanak daude, X. mendekoak izan litezkeenak. XI. mendean inguruko barrutia eraiki zuten, antzinako gelak sortu zuena. XIII. mendean gainera, lau aldetan atal poligonal bi eta dorre bi gehitu zituzten.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erdi Aroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gazteluaren aztarna zaharrenak X. mendekoak dira. Garai hartan, dorre bat baizik ez zen, San Migelen Dorrea deitua.1198ko Nafarroaren inbasioan, indar aragoitarrek atzeman zuten, eta zenbait urtez hala geratu ziren gaztelua eta gertuko hiribildua, Antso VII.a Nafarroakoak 1223 inguru berreskuratu zituen arte: Nafarroako erregeak Aragoiko infanteari 9.000 soseko mailegua eman eta berme moduan gaztelua eta herria bereganatu zituen atzera. Azken epea bukatu eta aragoiarrak ezin izan zuenez dirua itzuli, behin betiko geratu ziren Nafarroan. Era horretan Escó, Peña, Petilla, Gallur, Trasmoz, Sádaba, eta beste hainbat gaztelu ere lortu zituen.
1236an Tibalt I.ak Adan Sadakoari eman zion. Sada leinuan egon zen 1474an Joana Aznarez Sada Martin Azpilkueta baztandarrarekin ezkondu zen arte. Azpilkuetako jaunaren alaba Maria Joanes Jatsurekin ezkondu zen, eta Joanes bihurtu zen gazteluko jaun.[2] Bertan jaio zen Frantses Xabier, Joanes Jatsuren eta Maria Azpilkuetaren seigarren semea. Ordurako lubanarroa ere bazuen, eta zubi mugikorra zuen barnealdera igaro ahal izateko.[5]
Nafarroaren konkista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1512ko Nafarroako konkista eta gero, Joanes Jatsu eta haren oinordeko Mikel Jatsu Azpilikueta agaramontarrek Nafarroako errege-erreginen alde egin zutenez, Cisneros kardinalak 1516an gazteluaren eraiste osoa agindu zuen. Zorionez, mozketa bat baino ez zuten egin:[6]
- Inguruko harresia bota zuten, eta baita bertako almena eta gezileihoak ere.
- Lubanarroa bete zuten, lurrazala parekatuz.
- Portada erraldoiak hautsi zituzten.
- Dorre biak bote zituzten.
- Zubi altxagarria eta lorategia hondatu zituzten.
- San Migel dorrea erdira beheratu zuten.
1521ean, Mikel Jatsu zen Xabierko jauna, eta Hondarribian gotortu zen 1522-1524an, Karlos V.aren indar setiatzaileei aurre egiten. Zehazki, azpilkuetarrek eta Mariak berak ezin izan zituzten konfiskatu hainbat ondasun berreskuratu. Xabierko gazteluak familiaren eskuetan jarraitzen bazuen ere, familia hondamendi politiko eta ekonomikoan erortzen joan zen. Gaztelua gero eta gehiago hondatzen joan zen urteen joanean.
Mendetako bilakaera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Oinordetzaz oinordetza, gazteluak, Xabier herriarekin batera, Villahermosako dukeen eskuetan bukatu zuen. XIX. mendearen bukaeran gaztelua erortzeko zorian zegoen eta, María del Carmen de Aragón-Azlor Villahermosako dukesak ordainduta, Angel Goikoetxea arkitektoak zaharberritu egin zuen gaztelua.[2] Aldiz, arkitekto horrek berreraikuntza faltsua egin zuen, hainbat atal asmatuz; gainera, dukesa haren aginduz, basilika bat eraiki zuten gazteluari itsatsia 1901ean.[5]
XX. mendearen hasieran, Villahermosa dukesak gaztelua eta eraikitako basilika Jesusen Konpainiari eman zion. Redondo jesuitaren ekimenez, errore horiek zuzentzen saiatu ziren 1952an, baina basilika, maitatu ez arren, ez zuten eraitsi.[5] Urtero, martxoaren hasieran, gaztelura doan erromesaldia egiten da Nafarroaren eta Euskal Herriaren zaindari den Frantzisko Xabierkoa omentzeko: Xabierraldi izenekoa.
-
Harresiak.
-
Ondoan dagoen XIX. mendeko basilika.
-
Basilikaren barnealdea.
-
Xabierko jaunen armarria, egun Xabier hiribilduarena dena.
Xabierraldia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtero martxo aldera, Iruñetik hasi eta Xabierko gazteluaren aurrean amaitzen den Xabierraldia izeneko erromesaldia burutu ohi da, Espainiako Gerra Zibil ostean hasia.
Ikus gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ www.turismo.navarra.es
- ↑ a b c Euskal Herriko 101 Gaztelu - Xabierko gaztelua
- ↑ www.sanguesa.org[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ www.navarra.es - Xabierko Gazteluaren Museoa
- ↑ a b c Aranburu, Gotzon. (2005). Euskal Herriko historia ezkutua. Gaiak ISBN 84-96371-09-3. PMC 433059708. (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).
- ↑ Sagredo Garde, Iñaki: "Navarra. Castillos que defendieron el Reino" (2006) Iruñea, Pamiela ISBN 84-7681-477-1
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Nafarroa |