Edukira joan

Zembla Berria

Koordenatuak: 73°57′09″N 56°20′55″E / 73.9525°N 56.34861°E / 73.9525; 56.34861
Wikipedia, Entziklopedia askea
Zembla Berria
Datu orokorrak
Garaiera1.547 m
Motauharte multzoa
Azalera35.000 mi²
Geografia
Map
Koordenatuak73°57′09″N 56°20′55″E / 73.9525°N 56.34861°E / 73.9525; 56.34861
UTC orduaUTC+04:00
Estatu burujabe Errusia
Errusiako oblastak Arkhangelsk oblasta
Ur-gorputzaOzeano Artikoa

Zembla Berria[1][2] (errusieraz: Новая Земляtranslit.: Nóvaia Zemliá, euskaraz: «Lur Berria») Ozeano Artikoan dauden bi uhartek (Ipar uhartea eta Hego uhartea) osaturiko errusiar uhartedia da. 90.650 km²-ko azalera du.

Uhartediak Europako iparraldeko muga Ozeano Artikoan osatzen du. Era berean, Barentseko itsasoaren ekialdeko muga eta Karako itsasoaren mendebaldekoa da.

Uhartediak bi uharte nagusi (Ipar uhartea eta Hego uhartea) eta zenbait uharte txiki ditu; guztira, 90.650 km² zabal eta 900 km luze da. Haren iparraldeko muturra Zirkulu Polar Artikotik 470 kilometrora dago.

  • Ipar uhartea (errusieraz: Oстров Сeверный) 73º eta 77º ipar latitudeen artean dago. 48.904 km² izanda, Europako laugarren uharterik handiena da. Iparraldeko muturrean, 1.590 m altuera du. Glaziarrez beterik dago.
  • Hego uhartea (errusieraz: Oстров Южный) 71º eta 73º ipar latitudeen artean dago. 33.275 km² izanda, Europako seigarren uharterik handiena da eta 1.342 m-ko altuera du. Ipar uhartean ez bezala, glaziarrak altueran baino ez daude eta beste guztia tundra da.

Uhartedia menditsua da oso, izan ere, Uralen jarraipena da.

Errusiarrek Zembla Berria XI. mendetik ezagutzen dute, Novgorodeko merkatariek bisitatu zutelako. Hala ere, europarrek ez zuten XVI. mende arte uhartedia esploratu: 1553an Hugh Willoughbyk bisitatu zuen eta 1594tik 1597ra bitartean, Willem Barentsek esploratu zuen.

Gerra Hotzaren aldian, SESBak bere bonba atomikoak probatzeko erabili zuen Zembla Berria.

2002ko erroldaren arabera, uhartediak 2.716 biztanle zituen, haietatik 2.622 Belushya Guba hiriburuan. Jatorrizko biztanleak 150 inguru dira, bi herenak nenetsak.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. 159. araua. Errusieratik transkribatuz gero: Novaia Zemlia Euskaltzaindia (Noiz kontsultatua: 2010-10-6).
  2. Euskaltzaindia. 70. araua: Mundu zabaleko uharte nagusiak. .

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
pFad - Phonifier reborn

Pfad - The Proxy pFad of © 2024 Garber Painting. All rights reserved.

Note: This service is not intended for secure transactions such as banking, social media, email, or purchasing. Use at your own risk. We assume no liability whatsoever for broken pages.


Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy