Content-Length: 138974 | pFad | http://eu.wikipedia.org/wiki/Bretainiako_historia

Bretainiako historia - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Bretainiako historia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Bretainia 1789an.

Bretainiako historioa orokorrean antzinako Armorika lurraldearen garaitik hasi, Bretainiako Erresuma eta Bretainiako Dukerriaren garaietan jarraitu eta jada XX. mendean Bretainiar nazionalismoaren agerpenarekin osatzen da.

Historiaurrea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bretainian antzinako gizakiek utzitako aztarna zaharrena K. a. 8000 ingurukoak dira. Lurralde honetako lehenbiziko biztanleak ehiztari eta fruitu biltzaileak ziren. Hain zuzen ere, Historiaurreko gizaki hauek izan ziren Bretainian hain ugari diren zutarri, trikuharri eta harrespilen eraikitzaileak. Hortaz, Bretainia mota honetako aztarna ugarien dituen munduko herrialdeetako bat da, horren adibide nabariak Carnac-eko harri lerroak, La Roche-aux-Fées, Champ-Dolenteko zutarria, Kergadiouko zutarria, Kerloasko zutarria edota Manioko Erraldoia direlarik.

Carnaceko harri lerroen ikuspegi panoramikoa.
Carnaceko harri lerroen ikuspegi panoramikoa.
Aintzinaroa gaur egungo Bretainian bizi ziren galiar herri edo tribuen kokapen mapa:      Osismii      Veneti      Coriosolites      Redones      Namnetes

Antzina, gaur egun Bretainia kokatzen den lurraldeak Armorika izena zuen (Armor "Itsasoa", aldiz Argoat "Basoa"), bertan zelta jatorriko hainbat herri edo tribu bizi zirelarik. Zelta hauek K.a. IV eta K.a. III mendeetan iritsi ziren. Jada K. a. II. mendean lurralde honetan Osismii, Veneti, Coriosolites, Redones eta Namnetes tribu edo herriak bizi ziren.

K. o. 56. urtean erromatarrek Julio Zesarren zuzendaritzapean herrialdea konkistatu eta Galia Lugdunensis (Galia Zelta) erromatar probintziaren barnean sartu zuten.

Britainiar migrazioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Britoi»

Erromatar Inperioa behin desagertu ondoren, jada V. eta VI. mendeetan zehar Britaniak anglo eta saxoien inbasioak jasan eta britoi ugarik Armorikan babes hatu zuten (bereziki Kornualles eta Galesekoak). Britaniako britoi horiek Armorikari gaur egungo Bretainia izena, horregatik handik aurrera bi Bretainia edo Britainia daude: Britainia Handia (Erresuma Batua) eta Bretainia Txikia (Bretainia). Gerora Armorikako britoi edo britainiar haiek bretainiar izena jaso zuten. Bestalde, britoiek bretainiera ere eraman zuten, hau da bretainiera, kornubiera eta galeseraren ahaidekotasunaren arrazoi nagusia. Aipatzekoa da britainiar migrazio mugimendu honekin batera San Korentin, San Gwenole, San Ronan, San Pol eta San Brieuc santu ebanjelariak ere ailegatu eta bretainirrak kristautzen hasi zirela.

Bretainiako marka

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Bretainiako marka»
Nominoe, Barzaz Breiz edo Bretainiako Baladen arabera.

497. urtean Klodoveo errege frankoak Bretainia konkistatu eta Frankoen Erresumara gehitu zuen. Halere, Nantes hiriko barrutia gobernatzea besterik ez zuen lortu, Bretainiako mendebaldeak bere independentzia berreskuratu eta IX. menderarte tribu ezberdinetan banaturik egon zelarik. 799. urtean Karlomagno berak bretainiarren aurkako jarraieko hiru guda izan zituen, denboraldi labur batez lurraldea osoa menpean izatea lortu bezain azkar, bretainiarrak berriz ere altxamendu eta matxinada ugari burutu zituztelarik. Garai honetan Bretainiako marka sortu zen.

Bretainiako Erresuma

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Bretainiako erresuma»

Azkenik, 826. urtean Karlomagnoren semea zen Ludoviko Piok Bretainiako Errresuma sortu eta honen agintaritan Nominoe, hau Bretainiako lehenbiziko erregea izan zelarik. 842. urtean Karlos II.a Burusoila agintera ailegatu eta Mendebaldeko Frantziaren independentzia aldarrikatu zuen, 842. urtean Redongo guduan enperadorea garaitu eta mende batez dinastia independiente baten menpe egon zen.

Bretainiako Dukerria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Bretainiako dukerria»

936-939. urtean Bretainiako Dukerria eratu eta Bretainiako bere independentzia berreskuratu zuen, anglo-normandiar eta Frantziako botereen artean nolabaiteko oreka larri batean mantenduz.

Ana Bretainiakoa.

1066. urtean normandiarrek Bretainia konkistatu zuten. Ordutik aurrera eta denbora luzez Bretainiako historia Frantzia eta Ingalaterraren arteko harreman zailen eraginpean egongo da. 1337. urtean Frantzia eta Ingalaterraren arteko Ehun Urtetako Gerra piztu eta 1341-1365 bitartean Bretainiako Ondorengotza Gerran zehar bi herrialde horien arteko guduleku bilakatu zen, honetatik Joan Montfortekoa garaile atera eta Bretainiako duke berri bilakatu zen. Bere leinuak Bretainian 1368-1468 bitartean agindu eta bakea ezarri zuen, ondorioz oparotasun eta kultura hedapen handiko garaia ian zen.

1491an Ana Bretainiakoa eta Karlos VIII.a Frantziakoa ezkondu ziren. Errege hura hiltzean, 1499an Luis XII. Frantziakoarekin berrezkondu eta Frantziako Erresumako erregina bilakatu zen.

1532an Anaren alaba eta Frantzisko I.a Frantziakoaren emaztea zen Klaudia Frantziakoak Bretainiako Dukerria Frantziako Koroari eman zion. Nahiz eta Bretainiak bere administraritza, lege eta militar burujabetasuna mantendu, jada Bretainiako Dukerria desegin eta Frantziako Erresumako eskualde izatera iragan zen.

XVI-XVII. mendeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantziako monarkiak Bretainia gobernatzeko saikerak burutzen ditu, eta ondorioz mugimendu autonomisten garatu eta frantziar gudarosteak gogorki apalduko dituen hainbat bretainiar matxinada jaso ziren. Matxinada hauetako ospetsuena 1675ko Txapelgorrien matxinada izan zen, hau baserritarrek zerga altuen ondorioz gauzatutako matxinada izan zelarik.

XVII-XVIII. mendeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ohialgintza industriari esker Bretainiako ekonomia garapen handiko aroa ezagutu zuen. Halere, Nantesko Ediktuaren ezetatzearekin batera hugonote askok Bretainia utzi eta ekonomia gainbehera hasi zen.

Frantziako Iraultza

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Chouannerie matxinadaren irudia Bretainiako Rochefort-en-Terre udalerrian. (Alexandre Bloch margolaria, 1885.
Sakontzeko, irakurri: «Chouannerie»
Sakontzeko, irakurri: «Frantziako Iraultza»
« Bretainia matxinatu zahar bat da. Baina 200 urtetatik honuntz matxinatu den aldi bakoitzeko, horretarako beti arrazoi bat izan duela aipatzekoa da. Bai Iraultza edo monarkiaren aurka, bai eta Errepublikaren ordezkarien edo Erregearen agintarien aurka ere, Bretainiak dakarren borroka beti berbera da. »
Victor Hugo.[1]

1789an Frantziako Iraultzaren ondorioz Bretainiak ordurarte mantendu ahal izan zituen burujabetza eskubideak galdu eta bost departamendutan zatitu zuten: Aodoù an Arvor (Côtes-d'Armor), Penn-ar-Bed (Finistère), Il-ha-Gwilen (Ille-eta-Vilaine), Mor-Bihan (Morbihan) eta Liger-Atlantel (Loire-Atlantique). Departamendu horietako laurekin Bretainia eskualdea sortu zuten, eta Liger-Atlantel kanpoan utzi zuten, zeina Loirerria eskualdearekin bat egin baitzuten.

Bretainiak kontserbadurismoarekin zituen lotura estuak zirela eta 1793-1815 bitartean Chouannerie matxinaden gotorlekuetako bat izan zen. Matxinada hau baserritarrek antolatu zuten eta eragile nagusienetako batzuk hauek izan ziren: derrigorrezko soldadutza, bretainieraren debekatzea, apaiz eta elizgizonen euskako gehigikeriak.

1795an Britainiar Itsas Gudarostea laguntzaz erregezaleek iraultaren aurkako matxinada bati ekin zioten. Atzerriratutako frantiar noble batzuk Quiberon penintsulan lehorreratu eta chouan baserritarrekin elkartu ziren. Halere, Lazare Hoche frantziar jeneralak eta Frantziako Gudaroste Errepublikarrak matxinada hura gogorki zanpatu zuen.

1914-1918 bitartean Lehen Mundu Gerra jazo zen, bertan Bretainiak biztanleriaren galera ikaragarria jasan zuen, bretainiar gazte belaunaldi asko bertan behera hil zirelarik. Gerra honetan zehar hil ziren frantziar gudarietatik 250.000 bretainirrak ziren, kopuru hau garai hartako Bretainia osoko biztanleriaren %10a suposatu zuen. Usadioz bretainiarrak Frantziako Itsas Gudarostean izen ematen zuten, baina gerra honetan adar militar guztietan sarrarazi zituzten, eta nagusiki lubakietan.[2]

Mende honen hasieran gaur egungo bretainiar nazionalismoa garaikidea eratu zen, bere aurrekariak ziren XIX. mendearen erdi eta amaieraldeko nazionalismoak baino politika ideologia eta kultur programa garatuagoak aurkeztu zituelarik. 1918an Unvaniez Yaovankiz Breiz ("Bretainiako Gaztediaren Batasuna") erakundea sortu eta hurrengo urtean Breiz Atao aldizkaria argitaratzen hasi zen, bretainiar kulturgintzan eragin handia izan zuelarik. 1925an Gwalarn aldizkaria ere agitaratu zen.

1927an Partie Autonomiste Breton edo PAB ("Bretainiar Alderdi Autonomista") sortu eta Bretainiako ekonomia, kultura eta politikari buruzko eztabaida abian jarri zuen, ondorioz banaketa batzuk jazo, eta bi alderdi berri sortu ziren: 1930an Ligue Fédéraliste de Bretagne ("Bretainiako Liga Federalista") eta 1932an Parti National Breton edo PNB ("Bretainiar Alderdi Nazionalista"). 1931an Paris hirian bizi zen bretainiar talde batek Bretons Emancipés taldea sortu zuen. 1933an Ar Falz aldizkaria agertu zen.

1939an Ar Brezoneg er Skol ("Bretainiera Eskolara") elkartea sortu eta bretainieraren aldeko mugimenduak urrats garrantzitsu bat eman zuen. Erakunde honek bretainieraren alde luzatutako aldarrikapenei 500 inguru bretainiar udalerrietatik 346ek babesa erakutsi zieten.

Bigarren Mundu Gerran naziek Bretainia osoa okupatu zuten. Alde batetik biztanleriaren zati batek alemaniarren aurkako erresistentzia mugimendua parte hartu zuen, halere PNB alderdiko zati bat eta Breiz Atao eta Bezem Perrot talde independentistek alemaniarrek Bretainiari independentzia emango ziotelako ustez haiekin elkarlanean jardutera ere ailegatu ziren, halere bretainiar nazionalismoaren gehiengoak ez zuen talde honen jarrerarekin bat egin. Gerra ostean, frantziar nazionalismoak talde horien alemaniarrekiko lotura bretainiar nazionalismo osoari kolaborazionalismoa leporatzeko saiakeratan erabili izan zuen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Historia. Bretaña. Jochen Grashaüser eta Walter Schäffer. 1992, Sua argitaletxea.
  2. La Primera Guerra Mundial. Historia. Bretaña. Jochen Grashaüser eta Walter Schäffer. 1992, Sua argitaletxea.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]










ApplySandwichStrip

pFad - (p)hone/(F)rame/(a)nonymizer/(d)eclutterfier!      Saves Data!


--- a PPN by Garber Painting Akron. With Image Size Reduction included!

Fetched URL: http://eu.wikipedia.org/wiki/Bretainiako_historia

Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy