Content-Length: 189796 | pFad | https://eu.wikipedia.org/wiki/Aureliano

Aureliano - Wikipedia, entziklopedia askea. Edukira joan

Aureliano

Wikipedia, Entziklopedia askea
Aureliano


Erromatar enperadorea

270eko iraila - 275eko iraila
Kintilo - Marko Klaudio Tazito
Antzinako Erromako senataria



Erromako kontsula

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakLucius Domitius Aurelianus
JaiotzaSirmium214 edo 215eko irailaren 9a
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaÇorlu (en) Itzuli275eko iraila edo urria (61 urte)
Heriotza moduagiza hilketa
Familia
AitaUlpius Crinitus
Ezkontidea(k)Ulpia Severina
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Graduaimperator (en) Itzuli

Aureliano, latinez Lucius Domitius Aurelianus edo Caesar Lucius Domitius Aurelianus Augustus, Germanicus Maximus, Gothicus Maximus, Parthicus Maximus, Restitutor Orientis, Restitutor Orbis (214ko irailaren 9 - 275) erromatar enperadorea izan zen 270etik hil zen arte. Erromatar Inperioa berriro suspertu ahal izan zuen, III. mendeko krisialdia gorabehera.


Boterea eskuratzen

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Panoniako familia txiro eta ezezagun batean jaio zen. Aitak Aurelio senatari batentzat lan egin zuenez, haren izena jaso zuen.

Aureliano armadan sartu zen eta, pixkanaka, mailak igo zituen. Jeneral bezala bataila andana irabazi zuen. Dux equitum titulua jasota, enperadoreko eskuineko eskua bihurtu zen. 268an, haren zalditeriak godoak suntsitu zituen Naissus batailan, eta Hanibal garaietatik ezagutzen zen inbasio bortitzena geldiarazi zuen.

Bi urte beranduago, Klaudio Gotiko hiltzear zegoela, Aureliano hautatu zuen ondorengo. Kintilok boterea bolada batez boterea hartu bazuen ere, Aurelianok berehala jaso zituen armaden zein Senatuko babesa. Kintiloren heriotzarekin, enperadore bakarra eta eztabaidaezina bilakatu zen.

Aurelianok legioen leialtasuna eskuratu nahian, txanponetan garaipenak ospatzen zituen.

270ean, vandalarren, jutungiarren eta sarmatiarren aurka borrokatu zuen Italiako iparraldean. Garaitutakoan, Germanicus Maximus titulua jaso zuen.

Usurpatzaile asko matxinatu ziren orduan. Inperioko ziurtasun ezaz eta armaden gehigizko botereaz baliatzen ziren haien aldarrikapenak aurrera eramateko. Aureliano jeneral bikaina zen ordea, eta propaganda zorrotza egin zuen armaden babesa lortzearren, haien garrantzia ongi ezagutzen baitzuen.

Alamaniarren kontrako garaipena

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Iparraldeko germaniarren arriskua ez zegoen oraindik gainditua. 271n, alamaniarrek berriro eraso zuten Italia. Aurelianoren armada menderatu zuten zelada batean. Erroman, horren berri jaso bezain pronto, beldurra nagusituu zen, inbasioa edozein unetan gertatu ahal zelakoan. Baina Aurelianok berriro egin zien aurre. Horretan Fano batailan garaitu zituen, eta Po ibaiaren iparraldera bultzatu zituen. Paviako batailan berriro menderatuta, alamaniarrak Inperiotik kanpo egin zuten alde. Gothicus Maximus titulua jaso zuen horregatik Aurelianok. Erroman beldurrak bizirik jarraitzen zuela eta, enperadoreak Aurelianoren Harresiak eraiki zituen hiriaren inguruan.

Balkanetan godoak ere garaitutakoan, Inperiotik atera zituen. Nolanahi ere Dazia probintzia abandonatzea erabaki zuen, haren defentsa garestiegia zelakoan. Inperioko muga, beraz, Danubio ibaian kokatu zuen.

Palmirako Inperioaren kontra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Aureliano Palmirako Inperioaren gaineko garaipena ospatzen ari dela.

272an, ekialdera jo zuen, galdutako probintzietara hain zuzen ere. Zenobia erriginako Palmirako Inperioa erromatar hainbat probintzia ohitan oinarritu zen: Siria, Palestina, Egipto eta Asia Minor besteak beste.

Asia Minor erraz berreskuratu zen. Hiri guzitak (Bizantzio eta Tiana izan ezik) erresistentzia gutxi emanda errenditu ziren. Sei hilabetetan Palmirako ateetaraino iritsi zen. Zenobiak ihes eginda, Palmira ere errenditu zen. Palmirako Inperioa deseginda zegoen. Pertsian eta Egipton borrokatu ondoren, Palmirara itzuli behar izan zuen, hiria matxinatu zelako. Aldi horretan soldaduek hiria arpila zezaten utzi zuen. Palmira ez zen bere onera itzuli. Parthicus Maximus eta Restitutor Orientis tituluak jaso zituen Aurelianok.

Inperio Galikoren kontra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

274an, mendebaldeko inperio horren aurka egin zuen Aurelianok. Klaudio Gotikok nabarmen murriztu zuen haren eremua. Diplomaziari esker lortu zuen Aurelianok horren gaineko kontrola. Izan ere, enperadore Galikoak tronua utzi nahi zuen, baina ezinezkoa zitzaion publikoki errenditzea. Bi armadek topo egitean, enperadore galikoa taldez aldatu zen. Horren sarian, goi-mailako postu bat eskuratu zuen Erromatar Inperioan.

Erromara itzulitakoan, Senatuak azken titulua eman zion: Restitutor Orbis. Lau urtetan, Inperio osoko mugak babestu ahal izan zituen, eta Erromako agintea Inperio bazter guztietara iristen zen.

275ean, Aurelianok ekialdera jo zuen berriro, pertsiarren aurkako beste kanpaina bat prestatu nahi baitzuen. Sapor I.a eta Hormizd I.aren heriotzek inperioa biziki ahuldu zuten.

Nolanahi ere, Aureliano ez zen inoiz Pertsiara ailegatu, Asia Minor probintzian hil zuten eta. Armandan diziplina zorrotzaren aldekoa izan zen, bai soldaduekin baita ofizialekin ere. Pretoriar Goardiako ofizial batzuek, zigor baten beldurrez, enperadorea hiltzea erabaki zuten.

Aurelianoren Senatuko etsaiek damnatio memoriae delakoa onartu zuten. Baina urtebeterako bertan behera geratua zen. Are gehiago, aurrekoak bezala, Aurelianok jainkotu zuten, Divus Aurelianus titulua jasoz.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aureliano Aldatu lotura Wikidatan








ApplySandwichStrip

pFad - (p)hone/(F)rame/(a)nonymizer/(d)eclutterfier!      Saves Data!


--- a PPN by Garber Painting Akron. With Image Size Reduction included!

Fetched URL: https://eu.wikipedia.org/wiki/Aureliano

Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy