Eduardo erregearen Gwyneddeko gaztelu eta harresiak
Eduardo erregearen Gwyneddeko gaztelu eta harresiak1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Caernarfon gazteluaren barnealdea. | |
Mota | Kulturala |
Irizpideak | i, ii, iv |
Erreferentzia | 374 |
Kokalekua | Gales |
Eskualdea2 | Europa eta Ipar Amerika |
Koordenatuak | 53°8′23″N 4°16′37″W / 53.13972°N 4.27694°W |
Izen ematea | 1986 (X. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Eduardo erregearen Gwyneddeko gaztelu eta harresiak izendapenaz Galesko iparraldeko Gwynedd eskualdea eta Anglesey uhartean dauden gaztelu eta harresi multzo bati deitzen zaie.
1986. urtean UNESCO erakundeak Gizateriaren Ondare izendatu zituen. Gaztelu eta harresi hauek XIII. mendean zehar Eduardo I.a Ingalaterrakoaren aginduz eraiki ziren, bertako galestar erreboltariak nahiz eskualde osoa kontrolpean edukitzeko asmoz.
Multzoa gaztelu hauek osatzen dute:
Kodea | Izena | Udalerria | Koordenatuak |
---|---|---|---|
374-001 | Beaumaris gaztelua | Anglesey | 53°15′52.4″N 4°5′23.8″W / 53.264556°N 4.089944°W |
374-002 | Caernarfon gaztelua eta harresiak | Caernarfon | 53°8′22.8″N 4°16′36.7″W / 53.139667°N 4.276861°W |
374-003 | Conwy gaztelua eta harresiak | Conwy | 53°16′49.1″N 3°49′31.4″W / 53.280306°N 3.825389°W |
374-004 | Harlech gaztelua | Harlech | 52°51′38.4″N 4°6′35.6″W / 52.860667°N 4.109889°W |