Garroko jauregia
Garroko jauregia | |
---|---|
Monumentu historikoa | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Lapurdi |
Herria | Lekorne |
Koordenatuak | 43°21′N 1°17′W / 43.35°N 1.28°W |
Ondarea | |
Mérimée ID | PA64000106 |
Garroko gaztelua, baita ere Lekorneko gaztelua, Lekornen (Lapurdi) kokaturik dagoen gaztelua da. Egun publikoari itxita dago, baina kanpoaldean Euskal Herria Zuzenean musika jaialdia eta Asunak azoka ekologikoa ospatzen dira urtero. Jatorrizko eraikina XIV. mendekoa da. Gaztelua eta haren gelak monumentu historiko gisa katalogatuta daude 2015eko azaroaren 6ko dekretu bidez.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Garroko jaunak Lapurdiko etxe noble bat ziren, behin betiko Lapurdin kokatu aurretik Nafarroari lotuak. Gaztelua, Ingalaterrako erregearen aginduz XIII. mendean suntsitua, XIV. mendean berreraiki zen. XVI. mendean Garroko Urtubieko baroi bihurtuta, domeinu handi baten buruan, gaztelua berreraikitzeari ekin zioten 1700. urtean. Garroko gaztelua baroi mailara bihurtu zen 1654ko maiatzeko patente-gutunen bidez, Salvat d 'Alzat d' Urtubie Maria Garrokoaren senarraren alde.[1] Ondoren, 1700. urtean, berreraikia izan zen. Ondoren, baserritar giroko eraikinak atxiki ziren jauregi ondoan.
Azken jauna hil zenean (1923an), gaztelua Lesca jaunaren jabetzakoa izatera pasa zen, eta honek Baionako hiriari utzi zion. 1995ean Mendionde udalerriaren jabetza izatera pasa zen. Euskal Herriko lehen nekazaritza eskola (gaur egun Lycée Armand-David Hazparnen), gazta fabrika, oporretarako kolonia eta katekesirako tokia izan zen.[2][3] Nekazaritza erakundea 1973an itxi zen, eta Baiona hiriak Lekorne udalerriari eman zion domeinua 1996an.
Gaur egun, eskultura-estudio bat du, eta kultura-ekitaldietarako esparru gisa erabiltzen da. Eraikinaren kanpoaldean kultura ekitaldiak antolatzen dira. Bestalde, Ramuntxo Biscay azken jaraunsle legitimoak jabariaren jabetza erreklamatzen du.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Éric Thiou, Dictionnaire des Titres..., 2003, 128.or. - LP enregistrées à Bordeaux (AD33, 1B 27, f° 68v°).
- ↑ https://www.pop.culture.gouv.fr/notice/merimee/PA64000106
- ↑ https://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/auspoa/47239.pdf
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- "Argi izpi bat Garroarentzat", Ipar Euskal Herriko Hitza, 2014/06/27.
- Garroko jauregia zerutik ikusita Youtuben.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |