Edukira joan

Gizaburuaga

Koordenatuak: 43°19′51″N 2°32′16″W / 43.3309°N 2.5379°W / 43.3309; -2.5379
Wikipedia, Entziklopedia askea
Gizaburuaga
 Bizkaia, Euskal Herria
Gizaburuagako eliza
Gizaburuagako bandera

Gizaburuagako armarria

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaBizkaia
EskualdeaLea-Artibai
Izen ofiziala Gizaburuaga
AlkateaJose Luis Azpiazu (indep.)
Posta kodea48289
INE kodea48047
Herritarragizaburuagar
Kokapena
Koordenatuak43°19′51″N 2°32′16″W / 43.3309°N 2.5379°W / 43.3309; -2.5379
Map
Azalera6,32 km²
Garaiera40 metro
Distantzia50 km Bilbora
Demografia
Biztanleria197 (2023)
5 (2022)
alt_left 103 (%52,3) (%53,3) 105 alt_right
Dentsitatea0,31 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[1]
% 53,57
Zahartze tasa[1]% 17,19
Ugalkortasun tasa[1]‰ 86,96
Ekonomia
Jarduera tasa[1]% 80,77 (2011)
Genero desoreka[1]% -4,76 (2011)
Langabezia erregistratua[1]% 4,23 (2013)
Euskara
Euskaldunak[1]% 91,76 (2010)
Kaleko erabilera [2] (2016)
Etxeko erabilera [3]% 79.29 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrera1519. urtea

Gizaburuaga Bizkaiko ipar-ekialdeko udalerri bat da, Lea-Artibai eskualdekoa. 209 biztanle zituen 2016. urtean. Munitibar eta Lekeitio arteko bidean dago.

Herriaren izenaren esanahia argia da, "giza buruen tokia". Dena den, izen horren jatorria ez dago batere argi. Juan Ramon Iturrizak 1885ean idatzitako "Bizkaiko Historia Orokorra" liburuan, azalpen bat bilatzen saiatu zen. Haren ustetan, herriaren antzinako jatorrizko izena Ibaibaso zen. Baina X. mendean Bizkaiaren eta frantsesen arteko borroka bat izan zela eta, izena aldatu eta ahozko tradizioaren bitartez, gaur egunera Gizaburuaga izenaz heldu da, "bururik gabeko gizon(ar)en lekua" esanahiarekin.

Gizaburuagak lau auzo dauzka:

  • Eguren, elizaren inguruan, herriko auzoburua da.
  • Lariz, Lekeitiorako bidean.
  • Laxier, Gizaburuaga eta Amoroto arteko errepidean.
  • Okamika, Eguren auzoaren parean, errepidearen bestaldean kokaturik. Industrialde bat dago bertan.

Ingurune nagurala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lea ibaiak udalerriko lurrak gurutzatzen ditu.

Udalerri mugakideak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gizaburuagako baserri bat.

Gizaburuagako historiaren lehen aipamena XVI. mendekoa da, garai hartako Lekeitioko eta inguruko nekazaritza-herrixken arteko gatazka bati buruzko agiri batekoa, hain zuzen ere. Ispaster, Amoroto, Mendexa eta Gizaburuaga, Lekeitioko Andra Mari elizaren menpekoak ziren XVI. mendean. Egoera hori ez zen herrixketako biztanleen gogoko, eta askotan, Lekeitioko elizari ordainketarik ez egitea erabakitzen zuten.

Gatazka 1519an amaitu zen, Leon X aita santuak idatziriko agiri bat zela eta. Agiri horrek aipaturiko herriei eliza nagusiak eratzeko aukera eta sakramendu guztiak emateko ahalmena ematen zizkien. Esan liteke garai hartan bihurtu zela Gizaburuaga benetan udalerri .

Gizaburuagako jarduera ekonomiko nagusia nekazaritza izan da betidanik. Dena den, 1980ko hamarkadaren amaieran, Lea ibarreko herriek, bertako biztanleen etorkizuna bermatzeko asmoarekin, industrialde bat eraikitzea proposatu zuten. Horretarako Gizaburuaga aukeratu zuten, ibarrean gune estrategikoa betetzen zuelako, inguruko udalerrien erdibidean. Okamikako Industrialdea 1987. urtean zabaldu zen eta gaur egun 30 lan-elkarte inguru daude bertan, 400 lanpostu sortu direla.

Kautxoaren inguruko lan-elkarte asko sortu dira Cikautxo enpresaren eskutik, besteak beste, Armearri Kautxoak, Eluark-Lan Indar, Hodikautxo, Kautxo Tiuna Inyección eta Kautxo Tiun.

2007. urtearen amaieran Gizaburuaga langabeziarik ez zuen Euskal Autonomi Erkidegoko herri bakarretakoa zen, Baliarrain, Garai, Lagran eta Villabuenarekin batera.

2017an langabezia tasa %11,2koa zen. Sektoreen banaketa honakoa zen: Lehen sektorea, %1,6; bigarren sektorea %71,1; hirugarren sektorea %25,1; eraikuntza %2,2.[4]


XX. mende osoan zehar Gizaburuagak biztanleriaren erdia baino gehiago galdu zuen. Biztanleek Lekeitiora eta Bilbora jo zuten lan bila, industrializarioaren garaietan. 2000. urtetik aurrera, hogei bat etxebizitza berri eraiki dira herrian eta Lekeitioko etxeek duten salneurri garestia dela eta, bertatik hainbat gazte joan dira herrira bizitzera, eta ondorioz, herriaren biztanleria %40 igo da.

2019an herriak 210 biztanle zituen, horietatik %15,24k 65 urte edo gehiago zeuzkan, eta atzerrian jaiotakoen kopurua %10 zen.[4]


Gizaburuagako biztanleria

Udal hauteskundeak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2007ko udal hauteskundeetan Maria Angeles Aldekogarai Alastra bihurtu zen Gizaburuagako alkate. Bozka guztiak Gizaburuagako Independenteen taldearentzat izan ziren; Alderdi Popularra hauteskundeetara aurkeztu bazen ere, ez zuen boto bat bera ere lortu.

2011ko hauteskundeetan berriro ere independenteen taldeak irabazi zituen hauteskundeak, Ibaibaso izenaren pean, 94 botorekin; Alderdi Popularrak 2 bot eskuratu zituen. Jose Luis Azpiazu da alkate ordutik.

Bengolea dorrea

Gizaburuagako udalbatza

Alderdia

2011ko maiatzaren 22

Zinegotziak Boto kopurua
Ibaibaso
5 / 5
94 (% 78,99)
Alderdi Popularra (PP)
0 / 5
2 (% 1,68)
Datuen iturria: Hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean

2015eko udal hauteskundeetan herri kandidaturak 71 boto lortu zituen.

2019ko udal hauteskundeetan herri kandidaturak 80 boto lortu zituen, eta PPk 0.[5] Urte horretan Juan Miguel Arostegi Argoitia izendatu zuten alkate.[6]

Gizaburuagako Jabier Goikoetxea[7] eta Jesus Zabala[8] hiztunen pasartea. Euskal Herriko Ahotsak[8][9] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Gizaburuagako euskara mendebaldeko euskararen barnean kokatzen da, sortaldeko euskararen parte den Lea-Artibaiko euskaran[7] [8]hain zuzen. Gizaburuagarekin batera, besteak beste, Etxebarria, Lekeitio, Markiña-Xemein, Mendexa eta Ondarroa daude. Euskaldunen ehuneko handia kontuan izanda, udalerria UEMAren kide da. 2016an euskaldunen kopurua %87,86 zen.[4]

Jaiak eta ospakizunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizaburuagak iraileko lehen astean ospatzen ditu bere jaiak, irailaren 8an Andra Mari eguna ospatzearekin batera.

Bengolea burdinola

Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Errotabarri errota eta presa.[10]
  • Lariz Olaeta baserria (XVIII. mendea)[11]
  • Lariz Olaeta Errota (XIX. mendea)[12][13]
  • Lariz Oleta zubia [14]
  • Oibarko Amabirjinaren ermita (XVIII. mendea)[15]
  • Errotazar (XVIII. mendea)[16][17]
  • Bengoleako burdinolak eta errotak (XVII. mendea)[18][19][20][21]
  • Bengolea dorrea (XVIII. mendea)[22]
  • Bengola zubia[23]
  • Ereza errota (XVIII. mendea)[24][25]
  • Ereza dorrea (XVIII. mendea)[26]
  • Errotatxu errota (XIX. mendea)[27][28]
  • Errotatxu zubia[29]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c d e f g Euskal Herriari Begira. Udalbiltza.
  2. «Kaleko erabilera herrialdez herrialde» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  3. «Etxeko erabilera» Euskararen erabilera (Wikipedia).
  4. a b c «Web Eustat. Gizaburuagako datu estatistikoak» eu.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-21).
  5. www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-03-21).
  6. «Gizaburuagako Udala - Udala» www.gizaburuaga.eu (Noiz kontsultatua: 2020-03-21).
  7. a b «Lea-Artibaikoa - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-13).
  8. a b c «Gizaburuaga - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-13).
  9. «Ikasgelako giroa eta materiala - Ahotsak.eus» ahotsak.eus (Noiz kontsultatua: 2018-07-13).
  10. «Errotabarri errotaren azpiegitura hidraulikoa. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-15).
  11. «CASERIO LARIZ OLAETA. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-15).
  12. «MOLINO LARIZ OLETA. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-15).
  13. «INFRAESTRUCTURA HIDRÁULICA DEL MOLINO LARIZ OLETA. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-15).
  14. «PUENTE LARIZ OLETA. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-15).
  15. «ERMITA NUESTRA SEÑORA DE OIBAR. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-15).
  16. «ERROTAZAR. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-15).
  17. «INFRAESTRUCTURA HIDRÁULICA DE ERROTAZAR. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-15).
  18. «FERRERIAS DE BENGOLEA. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-15).
  19. «INFRAESTRUCTURA HIDRÁULICA DE BENGOLEA. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-15).
  20. «MOLINO DE BENGOLEA. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-15).
  21. «MOLINO DE «AGUA PASADA» DE BENGOLEA. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-15).
  22. «TORRE BENGOLEA. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-15).
  23. «PUENTE BENGOLA. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-15).
  24. «MOLINO DE EREZA. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-15).
  25. «INFRAESTRUCTURA HIDRÁULICA DEL MOLINO DE EREZA. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-15).
  26. «TORRE EREZA. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-15).
  27. «MOLINO ERROTATXU. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-15).
  28. «INFRAESTRUCTURA HIDRÁULICA DEL MOLINO ERROTATXU. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-15).
  29. «PUENTE ERROTATXU. Ondarea. Euskal Ondare Kulturalaren Informazio Sistemaren hasiera orria» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2020-07-15).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa
pFad - Phonifier reborn

Pfad - The Proxy pFad of © 2024 Garber Painting. All rights reserved.

Note: This service is not intended for secure transactions such as banking, social media, email, or purchasing. Use at your own risk. We assume no liability whatsoever for broken pages.


Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy