Kenneth Kaunda
Kenneth Kaunda (Chinsali, Zambia, 1924ko apirilaren 28a - Lusaka, 2021eko ekainaren 17a) zambiar politikaria izan zen. Zambiako askatasun-mugimenduaren buruzagia izan zen, eta Zambiako lehenengo lehendakaria 1964tik 1991ra.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Aita eta ama eskola-maisuak zituen, eta bera ere eskola-maisu gisa hasi zen lanean, lehenbizi Zambian eta gero Tanganyikan. African National Congress alderdian sartu zen, eta alderdi horretako idazkari nagusi izendatu zuten 1952an. 1958an, alderdia utzi, eta Zambia African National Independence Party sortu zuen, hura baino askoz ere erradikalagoa. Alderdi horretatik, Rhodesia-Nyassa federazioa hautsi, eta Zambiako estatua sortzeko borrokan ahalegindu zen. 1964an, askatasuna lortu zuen Zambiak. Estatu berrian, Errepublikako lehendakari, gobernuburu eta Defentsako ministro karguak hartu zituen. Afrikako herrialdeen askatasun-mugimenduen bultzatzaile izan zen. 1997aren amaieran, atxilotu egin zuten Chiluba lehendakariaren aurkako estatu-kolpea bultzatzeagatik, baina hurrengo urtean aske utzi zuten.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Dominion status for Central Africa? (1959)
- Zambia Shall Be Free: An Autobiography (1962), Heinemann African Writers Series
- Zambia, independence and beyond: The speeches of Kenneth Kaunda (1964)
- The Rhodesian crisis (1967)
- Humanism in Zambia and a guide to its implementation (1967)
- A Humanist in Africa: letters to Colin M. Morris from Kenneth D. Kaunda, president of Zambia (1969)
- The Humanist Outlook (1974)
- The Riddle of Violence (1979)
- Kaunda On Violence (1982)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]