Edukira joan

Lotario I.a

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lotar I.a» orritik birbideratua)
Lotario I.a

Carolingian Roman emperor (en) Itzuli

817 - 855
Bavariako dukea

Bizitza
JaiotzaAltdorf, 795
HerrialdeaKarolingiar Inperioa
HeriotzaPrüm855eko irailaren 29a (59/60 urte)
Hobiratze lekuaPrümeko abadia
Familia
AitaLuis Errukitsua
AmaErmengarde of Hesbaye
Ezkontidea(k)Ermengarde of Tours (en) Itzuli
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaKarolingiar leinua
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
Jarduerakmonarka eta idazlea

Lotario I.a[1] (795Prümeko abadia, 855eko irailaren 29a) Italiako erregea izan zen 818-855 bitartean, Mendebaldeko enperadorea 840-855 bitartean eta Erdialdeko Frantziako erregea 843-855 bitartean[2].

Luis Errukitsua enperadorearen eta Ermengarda Hesbayekoaren seme nagusia zen. 815ean, Bavariako agintari bilakatu zen[3]. Bi urte beranduago, aitak Ordinatio Imperii kapitularra promulgatu zuen, Lotario izendatzen zuena inperioaren oinordeko bakar[4]. 822an Italiako errege izendatua izan zen, eta 823an Paskoal I.a aita santuak enperadore-kide koroatu zuen. 824ko azaroan, Constitutio Romana promulgatu zuen, enperadorearen eta aita santuaren arteko harremanei buruzkoa, aginpide gorena enperadoreari ematen ziona[3].

Begi txarrez ikusi zuen Karlos anaia erdiari aitak eman nahi zion ondarea, eta 833an, Pepin eta Luis anaiekin elkar harturik, aitaren aurkako konplota burutu zuen; baina 834an, aitak koroa berreskuratu zuelarik, Italiara erbesteratu behar izan zuen[5].

Aita 840an hil zenean, inperio osoa bereganatzen saiatu zen, baita enperadore koroa ere, baina Karlos Burusoila eta Luis Germaniarra elkartu ziren haren aurka. Fontenoy-en-Puisayeko gudu erabakigarrian garaitua izan ondoren, Verdungo Hitzarmena onartu behar izan zuen[3]. Lotariok, enperadore tituluaz gain, Erdialdeko Frantzia, jaso zuen: Italiar penintsulako iparraldea eta Frisiatik Proventzarainoko lur zerrenda. Frisian normandiarren aurka borrokatu behar izan zuen, eta Italian sarrazenoen aurka[5]. 855ean, eri zegoela, erresuma semeen artean banatu zuen:

Ondoren, Prümeko abadiara erretiratu zen; bertan hil zen, 855eko irailaren 29an[5].

Ezkontza eta seme alabak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

821ean Ermengarda Toursekoarekin ezkondu zen; zortzi seme alaba izan zituzten:

  • Luis (825–875), Italiako erregea eta Mendebaldeko enperadorea. Engelbergarekin ezkondu zen.
  • Hiltrude (826–865), Berengario Spoletokoarekin ezkondu zena.
  • Ermengarda (825 aldean–849).
  • Berta (830 aldean–852).
  • Gisela (830 aldean–856), Bresciako San Salvatoreko abadesa.
  • Lotario (835–869), Lotaringiako erregea. Teutbergarekin ezkondu zen.
  • Rotrude (840 aldean), Lamberto III.a Nanteskoarekin ezkondu zena.
  • Karlos (845–863), Burgundia Behereko erregea izan zena.

Sasiko seme bat ere izan zuen:

  • Karloman (853 aldean-?).

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak
  2. Lur entziklopedietatik hartua.
  3. a b c Lothair I.. in: 1911 Encyclopædia Britannica, Volume 17. en.wikisource.org (Noiz kontsultatua: 2016-05-29).
  4. Carolingian (Frankish) Empire. historyfiles.co.uk (Noiz kontsultatua: 2016-05-30).
  5. a b c Lothaire Ier. larousse.fr (Noiz kontsultatua: 2016-05-29).


Aurrekoa
Luis Errukitsua
Erdialdeko Frantziako erregea
840-855
Ondorengoa
Lotario II.a eta Karlos Proventzakoa


Aurrekoa
Luis Errukitsua
Mendebaldeko enperadorea
840-855
Ondorengoa
Luis II.a Italiakoa
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lotario I.a Aldatu lotura Wikidatan
pFad - Phonifier reborn

Pfad - The Proxy pFad of © 2024 Garber Painting. All rights reserved.

Note: This service is not intended for secure transactions such as banking, social media, email, or purchasing. Use at your own risk. We assume no liability whatsoever for broken pages.


Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy