Edukira joan

Meatzaldea

Koordenatuak: 43°19′09″N 3°05′06″W / 43.3190696°N 3.0849393°W / 43.3190696; -3.0849393
Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Bizkaiko eskualdeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Meatzaldea (argipena)».
Meatzaldea
 Euskal Herria
Administrazioa
Herrialdea Bizkaia
Geografia
Koordenatuak43°19′09″N 3°05′06″W / 43.3190696°N 3.0849393°W / 43.3190696; -3.0849393
Azalera115,79 km²
Demografia
Biztanleria39.337 (2023:  −851)
Dentsitatea339,73 biztanle/km²
Zugaztietako ikuspegia

Meatzaldea Ezkerraldeko (Bizkaia) azpieskualde ez-ofiziala da. Trapagaran, Abanto-Zierbena, Zierbena, Ortuella,Muskiz eta Galdames udalerriak hartzen ditu. Bere biztanleria 39.337 biztanlekoa da (EIN 2014) .[1]

Ofizialki Ezkerraldeko eskualdean integratuta dago, beste 12 udalerrirekin batera (Alonsotegi, Barakaldo, Sestao, Portugalete eta Santurtzi, -Ezkerraldeko eskualdea- eta Etxebarri, Basauri, Galdakao, Zaratamo eta Arrigorriaga - Goi Nerbion- )[2].

Nahiz eta, hedadura txikia izan, eskuarki Bilbo Handiko azpieskualde gisa sartua izan da. Nahiz eta benetan Bilbo Handian ez egon eskualde gisa.

Oro har, Barakaldo, Alonsotegi, Gueñes, Galdames eta Sopuerta udalerriak (azken hiru horiek Enkarterrietako eskualdean) ere sartu ohi dira azpieskualde horretan. Izan ere, horietan ere meatzaritza-jarduera gertatu zen, baina lehenengoetan baino maila txikiagoan.[3]

Alde batetik, Muskiz udalerria aztertzen badugu, Bizkaiko kostaldearen mendebaldeko muturrean ikusiko dugu. Iparraldean Bizkaiko golkoa; hegoaldean Galdames; ekialdean Abanto-Zierbena eta Zierbena eta mendebaldean Kantabriako Castro Urdiales ditu mugakide.[4]

Meatzaldeko mugak

Bestaldetik, Ortuella aztertzerakoan hauek dira udalerriaren mugakideak: Abanto ipar-mendebaldean, Santurtzi iparraldean, Portugalete ipar-ekialdean, Trapagaran ekialdean, eta Galdames hegoaldean.[5] Horrez gain, Trapagaran Galdames udalerriarekin egiten du muga, hego-mendebaldean. Ortuella udalarekin ipar-mendebaldean egiten du muga. Portugalete eta Sestaorekin ipar-ekialdean, eta Barakaldorekin hego-ekialdeko aldean. Hegoaldean muga naturala Galindo ibaia da, horrek Trapagaran Barakaldotik banatzen du.[6]

Bestalde, Zierbena udala honako mugak ditu: iparraldeko aldean Kantauri itsasoa aurkitzen dugu, mendebaldean Muskiz udalerria, ekialdean Santurtzi, eta hegoaldean Abanto udalerria.[7]

Azkenik, Galdames hurrengoko mugakideak ditu: Iparraldean Muskiz, Abanto-Zierbena, Ortuella eta Trapagaran, ekialdean Santurtzi eta Barakaldo, hegoaldean Gueñes eta Zalla eta mendebaldean Sopuerta mugakide ditu.[8]

Ingurune naturala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Meatzaldeko mendiak

Abanto udalaren Trianoko mendiak udalerriaren hegoaldean kokatuta daude. Abantoren historian zehar garrantzi handia izan dute, bertako herriak meategiak aberastu zuten. Euren artean, Bodovalle meategia aurkitzen da, Euskal Herriko sakonena da. Izan ere, meategiaren erdigunea itsasotik 100 metrora dago.[9]

Mendilerro honetan (Argalario mendian) Telefonicaren telekomunikazio antena bat dago, 120 metroko altuera duena. Bilbo Handiko mota horretako egiturarik garrantzitsuenetakoa da.[10]

Meatzaldeko ibaiak

Horrez gain, Galindo ibaiak herriaren erdigunea zeharkatzen ez badu ere, Trapagarango ibairik garrantzitsuena da. Granada erreka txikiak, Trapagaran erdigunearen albo batetik igaro eta Galindo ibaian isurtzen ditu bere urak, Bilboko itsasadarrean amaitu aurretik. Trapagarango mendi garrantzitsuenak honakoak dira: Bitarratxu (435m), Burzako (435m), Tejera (408m) eta Larreineta (428m).

Ganeran (822 m) udalerriko tontorrik altuena da, Trianoko mendietan dagoena. Beste gailur batzuk Pico de la Cruz (803 m), Pico Mayor (746 m), Mello (633 m) eta Zipar/Ubieta (632 m) ditu.[11][12]

Galdames erreka igarotzen da udalerritik eta Aranaga erreka hurbil dago.[13]


Herria Biztanleria (2013) Lurraldea km² Alkatea Alderdi politikoa
Abanto-Zierbena 9.758 18,03 Manuel Tejada Lanbarri EAJ
Muskiz 7.620 22 Borja Liaño Abarrategi EAJ
Ortuella 8.397 7,7 Oskar Martínez Zamora EAJ
Trapagaran 12.100 13,06 Xabier Cuellar Cuadra EAJ
Zierbena 1479 10,5 Marcelino Elorza Talledo EAJ
Galdames 834 44,50 Carlos Avellanal Villanueva EAJ
Map
Meatzaldeko mapa


Plinio Zaharra

Muskiz udalaren antzinaroari dagokionez, bertan autrigoiak bizi izan ziren. Baina arkeologia bide bakarra izan da Muskiz kokatzen den harana nolakoa zen ikertzeko. Horregatik, Ramos haitzean ikertutako aztarnak bakarrik aurkitu dira. [14]

I. mendean kokatzen bagara, Plinio Zaharrak idatzi zuen Naturalis Historia liburuan, Kantabriako itsas parteak hainbeste burdina eta burdinazko mendi malkartsu zutela, adierazi zuen. Adituek azaltzen zuten honen esanahia erromatarrek gertuko Trianon meategiak zituztela zela. Hala ere, Flaviobriga ondoan izanda ere, ez da erromatar aztarnarik aurkitu Muskizen. [15]

Alfontso I. Asturiaskoa

Muskiz udalaren Erdi Aroa aztertuta, IX. mendera arte ez zen egon Muskizi buruzko testurik. Alfontso III.a Asturiaskoaren kronikan (880. urte ingurukoa) esaten da Alfontso I.a Asturiaskoak Karrantza eta Sopuerta birpopulatu zituela.

Geroago, Kristautasuna hedatzean, elementu berri bat agertu zen: eliza. Eskualdeko herrien antzinakoenak Pobeñako Andra Mari eta Cardeokoa dira. XIII. mendean Haroko Diego Lopez II.ak, Bizkaiko Jaunak, 1212an Antso Ortiz Marrokin Montehermosokoari Somorrostro Haranean zenbait eliza sortu zituen. Tartean San Juliangoa eta Barbadun ibaitik itsasoratzen zen mea guztia zergapetzeko eskubidea eman zion.

Horrez gain, Erdi Aroari dagokionez, San Juliango parrokiaren ondoan, kontzejua sortu zen. Somorrostro Harana bi aldetan banatuta zegoen: alde batetik, Hiru Kontzejuak, eta bestetik, Lau Kontzejuak.[16]

Muskizen, Aro Modernoaren garaian, XVI. mendea industriaren mendea izan zen. Indar hidraulikoak eta gabiak siderurgia aurreratu zuten, beraz, muskiztar askok ontzigintzan eta itsas arloko jardueretan lan egin zuten: itsasgizonak, pilotuak... Mende hartan San Nikolas kofradia sortu zen.

Honekin batera, XVII. mendean, siderurgiari esker herriko jauntxoak aberastu ziren. Kontzejuko aberatsena Simon de la Quadra izan zen, El Pobalren eta Bilotxiko burdinolen jabea. Hala, botere-zentroa Muñatoizetik San Juanera aldatu zen. Kontzejua bost kuadrillatan banatuta zegoen: (Rigada, El Valle, Memerea, San Julian eta Pobeña), eta gobernua Cruceron ezarri zen.[17]

Meatzaritza (XVII-XX.ra)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Gallartako meatzak

XVIII. mendean Euskal Herriko meatzaritzaren historia hasi zen. Garai hartan herritar gehienak baserritarrak ziren; baina, batzuk meatzaritzan lan egiten hasi ziren. Sektore hau gehien bat errentak sortzeko egiten zen. Beraz, herritar askok, irabaziak izateko hurrengoa egiten zuten: familiak edo kuadrillak gordailuetara joaten ziren eta bertan hartutako materialak erosleei saltzen zieten.

Meatzaritzan erabiltzen ziren materialak, garaian zegoen egoera militarraren arabera aldatzen ziren. Konkista eta birkonkista zeudenez, material hauek ateratzeko baserriko materialak eta armak erabiltzen ziren. Baina Bilboko “altos hornos” hasi zenetik, bertan erabiltzen zituzten tresna industrialak erabiltzen hasi ziren.

Mina Concha II. meatza

XX. mendean metala hartzearen ekoizpena asko jaitsi zen eta honekin batera, bertan lan egiten zuten langileen kopurua ere bai. Meatzak materialik gabe geratzen hasi ziren eta garraiobideak sortzeko moduak ere aldatu ziren.

Altos Hornos

Garai honetan, industrializazioa bere garai indartsuena izan zuen. Fabrikak sortzen hasi ziren eta meatzetan lan egiten zuten langileek, fabriketara pasatu ziren. Gerra Zibila hasi zenean meatz asko, guztiz itxi zuten eta geratzen ziren azken materialak gerraren presoak atera zituzten.

Meatzaritzaren hasiera eta honen ekoizpena, sistema kapitalistarekin oso lotuta egon zen. Dakigun moduan, XIX. mendean industrializazioa ez zuen indar handirik eduki. Baina kapitalismoa industrializazioarekin bat egin zutenean; gero eta handiagoak egiten hasi ziren. Hemendik aurrera meatzaritzari esker; meatzariak, bankariak eta armadoreak irabazi gehiago izaten hasi ziren.

Espainia liberala, (Antzinako Erregimena alde batera uzteko nahian) meatzaritzaren merkatuari ez zuten garrantzi handia eman. Baina merkatu global hau indar eta garrantzi handia hartzen joan zen eta berarekin Bizkaiko jaunak, oso merkatu egonkorra sortzen. [18]

Eragin ekonomikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bilbao - Albia alderako bista 1870 inguruan

Bilbon,1860. urtean Boom ekonomikoa egon zen. 1876. urtea Euskal Herriko meatzaritzaren "distirazko urtea" izan zen. Meatzaritza industriak izugarrizko ustiapen-lana egin zuten, ahal zuten material eta ekoizpen handiena ateratzeko.

1901. urtean Bilboko krak-a ekonomikoa gertatu zen. Krak ekonomikoaz gain, Bizkaiko hazkundea eta sistema ekonomikoaren egokitzea primerakoa zen. Honen eragin, etorkinen kopuruak asko igo zuen.[19]

Eragin soziala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskal Herriko gizartean, meatzaritza inpaktu handia izan zuen. 1960. urtean meatzaritza indar handia zuenez herritar gehienek sektore honetan lan egiten zuten. Langileen lan ordutegiak oso luzeak ziren eta egoera kaskar honi aurre egiteko, langile elkarteak sortzen hasi ziren.

1886. urtean Abanto-Zierbenako elkartea, 1887. urtean Ortuellakoa, 1888. urtean Arboledakoa. Poliki-poliki langileen hitzak gero eta indar gehiago izaten hasi ziren, haien kezkak eta ezak aldarrikatzeko lekua uzten. Marxek proposatzen zuen manifestu komunista, gero eta gehiago aplikatzen hasi ziren. Modu honetan, langileek haien eskubideak aldarrikatzen zituzten.

Facundo Perezagua
Facundo Perezagua

1890. urtean Facundo Perezagua, Bizkaiko lehenengo erakustaldia klase kontzientziaren alde egin zuen. Beste helburuen artean, langileen borrokalari garrantzia eman nahi zion eta emakumeen eta umeen lana meatza industrietan amaitu behar zela aldarrikatzen zuen.

Ordutegiak eguneroko 8 lan-orduetara jaitsi ziren, baina oraindik soldata oso baxuak zeukaten. Langileek oso egoera txarretan lan egiten zuten, ia beti zutik eta beti hotzarekin. Bertan, diru gutxi zuten familiak lan egiten zuten; diru nahiko irabazten zelako eta haientzat garai horretako lan hoberena zelako.

XIX. mendearen amaieran, Euskal Herriko gizartea aldaketa sozial eta ekonomiko handiak izan zituen. Meatzaldea asko aberastu zen eta gizarte mailak berriro banandu ziren, txiroa txiroagoa izaten eta aberatsa diru gehiago lortzen.

Beste aldetik, gaur egun, meatzaritzaren historia gogoratzen dugunean, emakumeak egin zuen lana aitortu gabe jarraitzen da. Miren Llona azaltzen duen bezala: "emakumeak “Altos Hornos”-en egiten zuen lana aitortzen hasten hari gara, baina ez emakumeak jarri zuten esfortzua eta eskulana." [20]


Ondasun nabarmenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Corta Bodovalle (XIX. mendea) (Abanto-Zierbena)
    • Corta Bodovalle izan zen meatzaritzaren garaian meatz alde guztietatik ekoizpen handiena izan zuena. Hainbeste meatz ateratzen zuten gaur egun ikusten den zuloa 700 metroko luzeera, 350 metroko zabalera eta 150 metroko sakonera duela. XIX. mendean egiten zen zonalde honen lan-ekoizpena eta bertan ateratzen zen materiala hematite gorria zen, balio handiko minerala.[21]
Corta Bodovalle
Corta Bodovalle
  • El Pobal burdinola (XVI. mendea) (Muskiz)
    • El Pobaleko burdinola Muskizeko meatzaldean kokatzen da. Lantegi hidrauliko bat zen eta bertan burdina lantzen zen, metala bihurtzeko eta tresna desberdinak sortzeko. XVI. mendean eraiki zen Muñatones gaztelua eskualdean kokatzen zen banderagatik, Salazar deitzen zioten taldeagatik. Baina lantegi hau bere momentu onena XVII. mendean izan zuen.[22]
  • Bitopo meatzaldea (XX. mendea) (Ortuella)
    • Bitopo meatzaldea Arboledan aurkitu ahal den meatz eremua da. Bertan aurkitu ahal dira XX. mendeko meatzaldearen ondare esanguratsuenak. Zonalde honetan meatz garaiaren iturriak, konketak eta orratz-puntak aurkitu ahal dira.[23]
El Pobal Burdinola
  • Dolores meatzaldea (XIX. mendea) (Galdames)
    • Dolores meatzaldea Galdames-en aurkitzen den, eta gaur egun oso aldatuta dagoen zonaldea da, bertan egon den ekoizpenagatik. Eta Pico Pastores, San Juan, Alto Games eta La Cruz mendien artean ikusi ahal da eraiki bat. Eraiki hau El Sauco eraikuntza da eta bertan meatzarekin lan egiten zen. [24]
  • Meatzaldeko museoa (XX. mendea)
    • Meatzaldeko museoa Bizkaian kokatzen den museoa da eta helburu moduan badu meatzaldeko garaiaren ondareak aurkitzea, eta bertan gordetzea. Museo hau funtzionatzeko badaude boluntarioak, ondare hauek aztertzeko eta hauen historia ikasteko. Bestalde, meatzaritzaren garai hau izan zuen inpaktu soziala eta ekonomikoa ikusi ahal da museo honetan.[25]

Beste ondasun batzuk:

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Pertsonaia ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste pertsona ezagunak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


1986.an, sortutako Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa irabazi asmorik gabeko entitatea da. urtean garatutako gizarte ekimen batean sortu zen. Elkartea sortu eta gero, meatzaritza-jarduerak sortu zituen elementuak, hala nola meatze-gurdiak, tresnak, argazkiak eta dokumentuak, berreskuratzeko eta zaintzeko ahaleginak egiten dira. Historiaren zati hau ez ahazteko, 2002-an Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoaren Fundazioa sortu zen Abanto-Zierbenako Udalaren lankidetzarekin.

Meatzaldeko museoa

Museoaren inguruan, Concha II. meategi handia dago, garai batean Europako burdin meategirik handiena izan zena eta 50 kilometroko galeria ditu inguruko lur azpian zehar. Horrez gain, museoak Meatze Gunean banatutako industria-hondarren ezaugarriak eta kokapenaren berri ematen du. Burdin meategi zaharretako piezak, tresnak, makineria eta dokumentazioa daude ikusgai.

Azpimarratzekoak dira minerala garraiatzeko bagoien bilketa, hainbat ontzi-lerro-zutabeen berreskurapena, mea garbitzeko tronpelak eta Bizkaiko meatze historikoan erabilitako makineriaren beste adibide batzuk. Eguneroko elementuak ere biltzen dira, hala nola lanparak, artoa (oinetako ohikoak), teodolitoak, arnasak, zulatzeko koilarak, bagoi-kontatzeko abakoak, maskarak, etab., baita artista aitortuek egindako meategien margolanak ere.[3]

Musika eta bertoko gizartea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Musikak eta kantuak duen papera meatzaldeko gizartearen eremu herrikoian. Sasoi, inguru eta gizarte baten egoera kantuan islatuta agertu ohi da, horregatik, gizarte horren ezaugarriak ezagutzeko musikari erreparatzea oso garrantzitsua da. [30]

Kantu horiek motaren eta edukiaren arabera sailka daitezke. Sailkapen hori egin baino lehen baina, bereizpen bat egin beharko genuke: lehenengo "kantu zahar" herrikoia legoke, non Azkueren abesti bilduma dugun adierazgarri. Bigarrenez, "kantu berria", XIX. mendean burdin meatzeen ustiapen handiaren abiagunetik, eta metalurgiaren eta ontzigintzaren garapenetik ondorio moduan sortua. Gainera, azkenengo hamarkadetako egoera politiko gatazkatsuen ondorioz ere, kantuetan eduki berriak agertzeak suposatu zuen. [31]

Beraz, hona hemen lehenago aipatutako sailkapena:

Motaren arabera:

  1. Antzinako landa inguruari lotutako kantu tradizionalak: Jai tradizionalei eta erromeriei lotuta, hau da, egutegi tradizionalari lotuta.[31] Adibidez, Karraskoliendak.
  2. Lan kantuak: Lan fisikoak egin bitartean erabiltzen diren erritmodun kantuak. Adibidez, Karrantzako harri-zulatzaileen kantuak.[31]
    Harrizulatzaileen kantu bat.
    Harrizulatzaileen kantu bat.
  3. Kantu herrikoiak: Beti kantatu izan direnak, zuzenki jaiekin espezifikoki lotuta egon gabe[31]. Adibidez, jotak eta Bilbainadak.
  4. Erlijio ereserkiak: Santuei, ama birjinari eta Kristori lotutako kantuak[31].

Edukiaren arabera:

  1. Lan bizitzari buruzko kantuak: Jada aipatutako harri-zulatzaileen kantua esanguratsuena dela esan dezakegu. Langileari bai erritmoan laguntzeko, baita animatzeko ere balio du. Horretaz gain, mineralaren garbiketari buruzkoak, artzaintzari buruzkoak, segalariei buruzkoak eta fabrikei buruzkoak ere badira[31].
  2. Meatzarien borrokari buruzko kantuak: Bizitza baldintzei eta meatzarien borrokari buruzkoak, bereziko greben ingurukoak. Kantu hauei esker, grebalarien determinazioa eta gizartearen nortasuna edota loturak indartzeko balio zuten[31].

  3. Antolakundeei eta alderdi politikoei buruzko kantuak: Horien artean Alderdi Komunistaren eta Sozialistaren kantuak eta Guda Zibilari buruzko kantuak ageri dira[31].
  4. Herri bati eskainitako kantuak: Gehienak herri bati egindako agurrak dira[31]. Adibidez, "Canción al pueblo de El Valle" (geroago letra) edo "La Arboleda yo no olvido".


    "El Valle pueblo querido y galante
. Tiene comodidades de una ciudad grande. Hay comercios de buena y de mucha importancia. Tiene buena vigilancia y hermosa electricidad. En el Valle hay muchachas bonitas
. Una botica, dos cafés, hermosas aceras
. Y buenos paseos, y el funicular al pié".

  • ADARRAKOAK TALDEA (1980): Euskal Herriko Abestiak. Canciones de Euskal Herria. Vitoria-Gasteiz: Adarrakoak Taldea editor.
  • ETXEBARRIA MIRONES, Jesús y ETXEBARRIA MIRONES, Txomin (1997). Tradiciones y costumbres de Las Encartaciones. Bilbao: Ediciones Beitia S.L. Capítulo XVI: Poemas y canciones, sección 3: La mina y los mineros, págs. 332-335.
  • HOMOBONO, José Ignacio (et al.) (1994). La cuenca minera vizcaína: trabajo, patrimonio y cultura popular. Madrid: FEVE, Dirección de Comunicación.
  • KUSCHICK, Ingrid y PAREJO-COUDERT, Raphaël (2009). Etnografía de la zona minera vizcaína, fuentes orales y tradiciones musicales. KOBIE, Bizkaiko Foru Aldundia - Diputación Foral de Bizkaia.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) «Instituto Nacional de Estadística. (National Statistics Institute)» INE (Noiz kontsultatua: 2024-02-25).
  2. «Mapa - Bizkaia.eus» www.bizkaia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-25).
  3. a b «Museo de la Minería del País Vasco. Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa Fundazioa.» www.meatzaldea.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-25).
  4. «Muskiz: Kostalde meatzaria» Argia (Noiz kontsultatua: 2024-03-01).
  5. (Gaztelaniaz) «ORTUELLA - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-01).
  6. (Gaztelaniaz) r01e00000ff26d4661aa470b88b07821bd8d58380, r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f. (2006-11-12). «Valle de Trápaga-Trapagaran» turismo.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-01).
  7. «Zierbena | Gure Herriak (Bizkaia) | Visit Enkarterri» www.visitenkarterri.com (Noiz kontsultatua: 2024-03-01).
  8. r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f, r01e00000ff26d465bca470b8832717fd08b75808. «Galdames» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-01).
  9. «Trianoko mendiak» Wikiloc | Munduko ibilbideak (Noiz kontsultatua: 2024-03-01).
  10. (Gaztelaniaz) «AntenasGSM.com» AntenasGSM.com (Noiz kontsultatua: 2024-03-01).
  11. (Gaztelaniaz) «Montes de Triano: Ganeran, Gasterantz, Pico de la Cruz, Pico Mayor, Pico Menor, Giuruz, El Cuadro y Peña Pastores» Wikiloc | Rutas del Mundo (Noiz kontsultatua: 2024-03-01).
  12. (Gaztelaniaz) Antiguo barrio de Trapagaran – El álbum fotográfico de los lectores. 2015-07-22 (Noiz kontsultatua: 2024-03-01).
  13. «La Aceña/Galdames -S. Pedro Galdames - PICO LA CRUZ (KB) - GASTERANTZ - GANERAN - Magdalena baseliza/koba - La Aceña/Galdames» Wikiloc | Munduko ibilbideak (Noiz kontsultatua: 2024-03-01).
  14. «Cuevas sepulcrales en la cuenca baja del rio Barbadun» www.muskiz.com (Noiz kontsultatua: 2024-03-01).
  15. «BURDINAZKO MENDIETAN» Argia (Noiz kontsultatua: 2024-03-01).
  16. (Gaztelaniaz) «Euskal Herriko Historia - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-01).
  17. (Ingelesez) «Historia del País Vasco. Edad Moderna - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-01).
  18. (Gaztelaniaz) Cava Mesa, María Jesús. (2014). «La historia minera de Bilbao: páginas casi olvidadas» catalogo.sanchoelsabio.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-01).
  19. (Gaztelaniaz) Cava Mesa, María Jesús. (2014). «La historia minera de Bilbao: páginas casi olvidadas» catalogo.sanchoelsabio.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-01).
  20. (Gaztelaniaz) SLU, Herritar Berri. (2015-08-11). «Las últimas mineras» 7K revista dominical (Noiz kontsultatua: 2024-03-01).
  21. (Gaztelaniaz) r01e00000ff26d465bca470b813ace4356db5b18d, r01e00000ff26d466e5a470b846c631a5069e1f90. (2019-12-17). «136. Corta Bodovalle (Abanto-Zierbena)» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-03).
  22. «BizkaiKOA» bizkaikoa.bizkaia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-03).
  23. (Gaztelaniaz) Acereda, Itziar. (2018-09-28). «Una ocasión de oro para conocer el Biotopo Meatzaldea» Deia (Noiz kontsultatua: 2024-03-03).
  24. Mineralesdb. (2021-07-23). «MineralesDB: Mina Dolores y El Sauco, Galdames, Bizkaia» MineralesDB (Noiz kontsultatua: 2024-03-04).
  25. «Museo de la Minería del País Vasco - Bizkaia.eus» www.bizkaia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-04).
  26. Amorós, Mario. (2021). ¡No pasarán! : biografía de Dolores Ibárruri, Pasionaria. Tres Cantos, Madrid, España : Akal ISBN 978-84-460-5110-7. (Noiz kontsultatua: 2024-03-01).
  27. «Jose Antonio Pastor: «Ez dago prozesurik, ez ofizialik ez ofiziosorik, ez kontakturik»» Argia (Noiz kontsultatua: 2024-03-01).
  28. (Gaztelaniaz) «Juan Antonio Ipiña | Athletic Club Website Oficial» www.athletic-club.eus (Noiz kontsultatua: 2024-03-01).
  29. Levantesi, Cecilia Elia. (2020-10-11). «Los objetos en la danza a partir de las vanguardias artísticas de principio de siglo XX» telondefondo. Revista de Teoría y Crítica Teatral (32)  doi:10.34096/tdf.n32.8461. ISSN 1669-6301. (Noiz kontsultatua: 2024-03-01).
  30. Etxebarria Mirones, Jesús eta Txomin. (1997). Tradiciones y costumbres de Las Encartaciones. Bilbao: Ediciones Beitia.
  31. a b c d e f g h i Kuschick, Parejo-Coudert, Ingrid eta Raphaël. (2009). Etnografía de la zona minera vizcaína, fuentes orales y tradiciones musicales. KOBIE, Bizkaiko Foru Aldundia.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


pFad - Phonifier reborn

Pfad - The Proxy pFad of © 2024 Garber Painting. All rights reserved.

Note: This service is not intended for secure transactions such as banking, social media, email, or purchasing. Use at your own risk. We assume no liability whatsoever for broken pages.


Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy