Edukira joan

Nortonen teorema

Wikipedia, Entziklopedia askea

Zirkuituen teorian, sare elektrikoetarako Nortonen teoremak, europan Mayer–Norton teorema bezala ezagutzen dena, zera dio, bi terminalekin tentsio iturri, korronte iturri eta erresistentzien edozein konbinazio, elektrikoki I korronte iturri bakar baten eta berarekin paraleloan dagoen R erresistentzia bakar baten baliokide dela. Maiztasun bakar bateko korronte alternoko zirkuituetan ere inpedantzia orokorrera ere aplika daiteke, ez bakarrik erresistentziei. Norton baliokidea maiztasun jakin bateko iturri eta inpedantzia linealen edozein sare adierazteko erabiltzen da. Zirkuitua korronte iturri ideal bat eta inpedantzia ideal bat (edo erresistentzia zirkuitu ez reaktiboetan) paraleloan osatzen dute.

Nortonen teorema Théveninen teoremaren hedapen bat da eta 1926ean bi pertsona ezberdinek lortu zuten aldi berean: Hans Ferdinand Mayer (1895–1980) Hause-Siemenseko ikertzailea eta Edward Lawry Norton (1898–1983) Bell laborategien injenieroa. Bakarrik Mayerrek publikatu zuen bere lana, baina Nortonek ezagutarazi zuen bere lana Bell laborategien barneko txosten tekniko baten bidez.[1]

Edozein kutxa beltza bakarrik tentsio iturriak, korronte iturriak eta beste erresistentziak izanda Norton zirkuitu baliokide batean bihur daiteke, non bakarrik korronte iturri bat eta erresistentzia bat izango dituen.

Norton zirkuitu baliokidearen kalkulua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Norton zirkuitu baliokidea INo korronte iturri bat eta RNo erresistentzia bat paraleloan osatzen dute. Baliokidea aurkitzeko,

  1. INo Norton intentsitatea aurkitu. IAB irteerako korrontea kalkulatu, kanpoko karga zirkuitu laburra izanda (A eta Bren arteko erresistentzia 0 izango delarik). Hau INo izango da.
  2. RNo Norton erresistentzia kalkulatu. Menpeko iturririk ez dagoean (hau da, tentsio eta korronte iturri guztiak independienteak dira), Norton RNo inpedantzia kalkulatzeko bi metodo daude.
  • VAB irteerako tentsioa kalkulatu, zirkuitu irekia egonda (hau da, ez dago erresistentziarik kargan, honek erresistentzia infinitoa dela esan nahi du). RNo, VAB eta INoren arteko zatidura da.
edo
  • Tentsio iturriak zirkuitu laburrekin eta korronte iturriak zirkuitu irekiekin ordeztu. Irteerako terminalen arteko erresistentzia totala RNo Norton inpedantzia totala da.
edo
  • Erabili emandako Thévenin erresistentzia: biak berdinak baitira..
Beste aldetik, menpeko iturriak daudenean, metodo orokorragoa erabili behar da. Metodo hau beheko irudietan ez da erakusten.
  • 1 Anpere balio duen korronte iturria irteerako terminalen artean konektatu eta terminal hauen arteko tentsioa kalkulatu. Norton inpendantzia RNo aurretik kalkulatutako tentsioa eta 1 Aren arteko zatidura izango da. Metodo hau zirkuitua menpeko iturriak baditu erabili behar da, baina menpeko iturriak ez daudenean ere erabil daiteke.

Norton zirkuitu adibide baten adibidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
0 Urratsa: Jatorrizko zirkuitua
1. Urratsa: Irteerako korronte baliokidea kalkulatzen
2. urratsa: Erresistentzia baliokidea kalkulatzen
3. Urratsa: Zirkuitu baliokidea

Adibidean, Itotal korronte totala honek ematen du:

korronte zatiketaren araua jarraituz, karga zeharkaten duen korrontea bada:

Eta zirkuitua atzerantz begiratuz erresistentzia baliokidea bada:

Beraz zirkuitu baliokidea 3.75 mAko korronte iturria eta 2KΩ erresistentzia batek paraleloan osatzen dute.

Thévenin baliokidean eraldatzen

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Norton zirkuitu baliokidea Théveninen teoremarekin hurrengo ekuazioak direla medio erlazionatzen da:

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
pFad - Phonifier reborn

Pfad - The Proxy pFad of © 2024 Garber Painting. All rights reserved.

Note: This service is not intended for secure transactions such as banking, social media, email, or purchasing. Use at your own risk. We assume no liability whatsoever for broken pages.


Alternative Proxies:

Alternative Proxy

pFad Proxy

pFad v3 Proxy

pFad v4 Proxy