Otsailaren 23
data
Otsailaren 23a gregoriotar egutegiaren urteko berrogeita hamalaugarren eguna da. 311 egun falta dira urtea amaitzeko, 312 egun bisurteetan.
Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 2009 – ETAk 5 eta 10 Kg bitarteko lehergailua zartarazi zuen Lazkaoko PSE-EEren egoitzan, kalte material handiak sortuz.
Mundua
aldatu- 303 – Diokleziano enperadoreak kristauen kontrako jazarraldia abiarazi zuen.
- 1821 – Greziako Independentzia Gerra hasi zen.
- 1854 – Orange Estatu Askeak independentzia aldarrikatu zuen.
- 1898 – Emile Zola idazle frantziarra atxilotu zuten, gobernuaren aurkako J'accuse lana idazteagatik.
- 1903 – Kubak Amerikako Estatu Batuei eman zien "betirako" Guantanamoko Badia Basea.
- 1917 – Otsaileko Iraultza hasi zen San Petersburgon (Errusia).
- 1918 – Armada Gorriaren lehen garaipen militarra, Kaiserraren Alemaniaren aurka.
- 1947 – Estandarizaziorako Nazioarteko Erakundea sortu zen.
- 1981 – Otsailaren 23ko Espainiako estatu-kolpea: Espainiako militar talde batek estatu-kolpea eman zuen. Kolpearen ekintza nagusia Madrilgo Kongresua, kongresukideekin batera, armaz hartzea izan zen. Kongresua goardia zibil talde batek hartu zuen Antonio Tejero teniente koronela buru zutela. Kolpeak egonezin handia sortarazi zuen otsailaren 23tik 24rako gauean. Juan Carlos I.aren interbentzioaren ondoren, kolpeak porrot egin zuen. Kongresukideak otsailaren 24ko goizean geratu ziren aske, goardia zibilen errendizioarekin batera.
- 1991 – Golkoko Gerran, lurreko erasoak hasi ziren, tropek Saudi Arabia eta Irak arteko muga igaro ostean.
- 1998 – Osama bin Ladenek fatua bat argitaratu zuen juduen eta gurutzatuen aurka. Azken kontzeptu horrekin, Europa eta Amerikako Estatu Batuak aipatu nahi zituela uste da.
- 2001 – Nazioarteko Zigor Auzitegiak bortxaketa kasu batengatik lehen epaia eman zuen. Hagako Auzitegiak hiru serbobosniar epaitu zituen 1992an Bosniako Foča hiriko atxilotze guneetan bortxaketa masiboak egitea egotzita.
- 2011 – Libia ekialdeko hiri gehienak Muammar al Kadafiren aurkarien esku geratu ziren.
Arte eta kultura
aldatuEuskal Herria
aldatu- 2008 – Karmele Mitxelenak irabazi zuen bertsolari gazteentzako Abra saria.
Mundua
aldatu- 1455 – Gutenbergen Biblia argitaratu zen.
- 2015 – 87. Oscar Sariak: Film onenaren Oscar Saria (Birdman), Zuzendari onenaren Oscar Saria (Alejandro González Iñárritu), Gizonezko aktore onenaren Oscar Saria (Eddie Redmayne), Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria (Julianne Moore), Gizonezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria (J. K. Simmons) eta Emakumezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria (Patricia Arquette).
Zientzia eta teknologia
aldatuEuskal Herria
aldatuMundua
aldatu- 1941 – Glenn T. Seaborgek lehen aldiz plutonioa ekoiztu eta isolatu zuen.
- 1997 – Dolly ardiaren klonazioa.
Kirolak
aldatuEuskal Herria
aldatu2002 - Aitzin aukeraketan ziren Ipar Euskal Herriko sei pilotarik Frantziako Selekzioari uko egin zioten.
Mundua
aldatuJaiotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1766 – Jean-Antoine Beltzuntze, baxenafar militarra (h. 1796).
- 1853 – Florentzio Basaldua, euskal ingeniaria, idazlea, historialaria, bidaiari, abenturazale eta geodesta (h. 1932).
- 1900 – Amédée Artze, baxenafar pilotaria (h. 1984).
- 1905 - Isabel Garbayo, nafar erlijiosoa, Villa Teresita erakundearen sortzailea (h. 2011).
- 1910 – Pello Irujo, nafar politikari abertzalea (h. 1983).
- 1926 – Pako Iriondo, Euskal Mendizale Federazioko presidentea eta Euskal Herriko mendizaletasunaren bultzatzaile handia (h. 2014).
- 1929 – Mari Beraza, gipuzkoar erraketista (h. 1986).
- 1943 – Fernando Iragorri, gipuzkoar txirrindulari ohia.
- 1945 – Jose Luis Gorrotxategi, gipuzkoar bertsolaria.
- 1948 - José Ramón Erbiti, nafar futbolari ohia.
- 1951 – Gabriel Korta, gipuzkoar idazlea (h. 2020).
- 1954 – Rafael Axpe, gipuzkoar tiratzailea.
- 1961 – Tere Irastortza, gipuzkoar idazlea.
- 1965 – Mikel Erentxun, euskal abeslaria, Caracasen.
- 1966 – Elena Laka, gipuzkoar abokatu, gizarte-eragile eta hedabideetako iruzkingilea, Euskaltzaleen Topaguneko presidentea.
- 1971 – Clara Bilbao, bizkaitar jantzi-diseinatzailea, film zuzendaria eta irakaslea.
- 1987 – Ainhoa Sánchez, gipuzkoar modelo eta aurkezlea.
- 1991 – Alejandro Vea, gipuzkoar izotz hockey jokalaria.
- 1992 – Ugaitz Agirre, gipuzkoar idazlea.
- 1996 – Ander Gorostidi, bizkaitar futbolaria.
- 1997 – Iñigo Martinez, nafar esku huskako pilotaria.
- 2002 – Kepa Uriarte, bizkaitar futbolaria.
Mundua
aldatu- 1417 – Paulo II.a, Aita santua (h. 1471).
- 1443 – Matias I.a Hungariakoa, Hungariako erregea (h. 1490).
- 1540 – Eduvigis Brandenburgokoa, Brunswick-Lüneburg eta Brunswick-Wolfenbütteleko dukesa ezkontidea (h. 1602).
- 1633 – Samuel Pepys, britainiar idazlea (h. 1703).
- 1646 – Tokugawa Tsunayoshi, Tokugawa shogunerriko bosgarren shoguna (h. 1709).
- 1723 – William Chambers, ingeles arkitekto eta marrazkilaria (h. 1796).
- 1762 – Jean-Baptiste Cavaignac, frantziar politikaria (h. 1829).
- 1787 – Emma Willard, estatubatuar irakasle eta idazlea, emakumezkoentzako bigarren hezkuntzako eskolak eta unibertsitateak sortzearen sustatzailea (h. 1870).
- 1789 – Maria Izvekova, errusiar idazlea (h. 1830).
- 1811 – Josepha Heath Gulston, galestar eleberrigilea (h. 1859).
- 1817 – George Frederic Watts, ingeles margolari eta eskultorea (h. 1904).
- 1823 – Joseph Bosquillon de Frescheville, frantziar jeneral eta politikaria (h. 1911).
- 1830 – Henri Meilhac, frantziar antzerkigile eta libreto egilea (h. 1897).
- 1834 – Gustav Nachtigal, alemaniar botanikaria, medikua eta esploratzailea, batez ere Erdialdeko Afrika esploratu zuena (h. 1885).
- 1837 –
- Rosalia de Castro, galiziar idazlea (h. 1885).
- Horace de Choiseul-Praslin, frantziar diplomatiko eta politikaria (h. 1915).
- 1847 – Sofia Karlota Bavarian, bavariar printzesa (h. 1897).
- 1850 – César Ritz, suitzar ostalaria (h. 1918).
- 1852 – Harry John Lawson, britainiar bizikleta diseinatzailea, txirrindularia, motorraren industriaren aitzindaria eta iruzurtia (h. 1925).
- 1863 – Franz Stuck, alemaniar margolaria, eskultore eta arkitektoa (h. 1928).
- 1869 – William Edward Burghardt Du Bois, estatubatuar politikari eta idazle mestizoa (h. 1963).
- 1873 – Liang Qichao, txinatar politikaria (h. 1929).
- 1874 –
- Konstantin Päts, Estoniako lehenbiziko presidentea (h. 1956).
- Gustav Weindorfer, austriar-australiar sustatzailea, ostalaria eta botanikaria (h. 1932).
- 1879 – Kazimir Malevitx, ukrainiar margolaria eta artearen teorikoa (h. 1935).
- 1883 – Karl Jaspers, alemaniar psikiatra eta filosofo existentzialista (h. 1969).
- 1884 – Casimir Funk, poloniar biokimikoa (h. 1967).
- 1889 – Victor Fleming, estatubatuar zinema zuzendaria (h. 1949).
- 1892 – Agnes Smedley, estatubatuar kazetari, idazle eta feminista (h. 1950).
- 1899 –
- Erich Kästner, alemaniar idazlea (h. 1974).
- Norman Taurog, estatubatuar zinema zuzendari eta gidoigilea (h. 1981).
- 1903 – Julius Fučík, txekiar kazetaria (h. 1943).
- 1904 – William L. Shirer, estatubatuar kazetari eta gerra-berriemailea (h. 1993).
- 1908 – William McMahon, Australiako lehen ministroa (h. 1988).
- 1913 – Salvador Artigas, espainiar futbolari eta entrenatzailea (h. 1997).
- 1920 –
- Aurora Bernárdez, argentinar itzultzailea eta idazlea (h. 2014).
- Loris Malaguzzi, italiar pedagogoa (h. 1994).
- 1923 – Ioannis Grivas, Greziako lehen ministroa (h. 2016).
- 1924 –
- Allan McLeod Cormack, hegoafrikar-estatubatuar fisikaria, 1979ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1998).
- Claude Sautet, frantziar zinema-zuzendaria (h. 2000).
- 1925 – Fernando Martínez Sanabria, Chuli Martínez, espainiar-kolonbiar arkitektoa (h. 1991).
- 1926 – Fernando Vizcaíno Casas, espainiar idazlea (h. 2003).
- 1927 –
- Robert Bellah, estatubatuar soziologoa, Kaliforniako Unibertsitateko (Berkeley) irakaslea (h. 2013).
- Régine Crespin, frantziar sopranoa (h. 2007).
- Mirtha Legrand, argentinar telebistako-aktore eta aurkezlea.
- Silvia Legrand, argentinar aktorea (h. 2020).
- 1929 – Aleksi II.a Moskukoa, Moskuko eta Errusia guztietako XV. patriarka, Errusiako Eliza ortodoxoaren burua (h. 2008).
- 1931 – Tom Wesselmann, estatubatuar pop art margolari eta eskultorea (h. 2004).
- 1936 –
- Federico Luppi, argentinar-espainiar aktorea (h. 2017).
- Roger Rivière, frantziar txirrindularia (h. 1976).
- 1938 –
- Jiří Menzel, txekiar zinema eta antzerki zuzendari, aktore eta gidoilaria (h. 2020).
- Paul Morrissey, estatubatuar zinema zuzendaria (h. 2024).
- 1940 – Peter Fonda, estatubatuar aktore, gidoigile, ekoizle eta zinema zuzendaria (h. 2019).
- 1942 – Dioncounda Traoré, Maliko presidente ohia.
- 1944 – Johnny Winter, estatubatuar blues eta rock gitarra-jotzailea (h. 2014).
- 1945 – Svetlana Gerasimenko, sovietar eta tajistaniar astronomoa.
- 1948 – Irene Balaguer Felip, Haur hezkuntzako kataluniar irakasle eta pedagogoa (h. 2018).
- 1949 –
- Cesar Aira, argentinar idazle eta itzultzailea.
- Marc Garneau, kanadar astronauta, ingeniaria eta politikaria.
- 1951 – Shigefumi Mori, japoniar matematikaria.
- 1954 –
- Viktor Justxenko, Ukrainako presidentea.
- Rosendo Mercado, espainiar rock abeslari, gitarrajole eta konposatzailea, espainiar rock musikaren ordezkari nabarmenetakoa.
- 1960 – Naruhito, Japoniako enperadorea.
- 1961 – Rosaura Andazabal Cayllahua, perutar historialaria, irakaslea eta ikerlaria (h. 2021).
- 1962 – Ivica Barbarić, kroaziar futbolari ohi eta entrenatzailea.
- 1966 – Didier Queloz, suitzar astronomoa, exoplanetetan espezializatua, 2019ko Fisikako Nobel Saria.
- 1967 – Tetsuya Asano, japoniar futbolari ohia.
- 1968 – Sonya Hartnett, australiar idazlea.
- 1970 – Nathalie Arthaud, frantziar politikaria, Langile Borroka alderdiko bozeramailea.
- 1975 – Natalia Verbeke, espainiar nazionalizatutako argentinar aktorea.
- 1976 –
- Katia Guerreiro, portugaldar fado abeslaria.
- Kelly Macdonald, eskoziar aktorea.
- Susumu Oki, japoniar futbolari ohia.
- 1979 –
- Amazon Eve, estatubatuar modelo, fitness-entrenatzaile eta aktorea.
- Hideyuki Ujiie, japoniar futbolari ohia.
- 1982 – Kazunori Iio, japoniar futbolari ohia.
- 1983 – Emily Blunt, ingeles aktorea.
- 1984 – Goizeder Azúa, euskal jatorriko venezuelar modelo eta telebista aurkezlea.
- 1987 – Tsukasa Umesaki, japoniar futbolaria.
- 1993 – Diego Rico, espainiar futbolaria.
- 1994 – Dakota Fanning, estatubatuar aktorea.
- 1997 – Isabella Springmühl Tejada, guatemaldar moda diseinatzailea, Londresko Moda Astean parte hartu duen lehen Down sindromedun diseinatzailea.
- 2000 – Femke Bol, herbeheretar atleta, abiadura eta hesi lasterketetan aditua.
- 2002 – Emilia Jones, britainiar aktore, abeslari eta egile abeslaria.
- 2003 - Giorgia Villa, italiar gimnasta artistikoa.
- 2005 – Félix Bossuet, frantziar aktorea.
- 2012 – Estela Suediakoa, Suediako printzesa.
Heriotzak
aldatuEuskal Herria
aldatu- 1824 – Jose Ignazio Gerriko Enatarriaga, gipuzkoar idazlea eta apaiza (j. 1740).
- 1858 – Pierre-Nérée Dassance, lapurtar elizgizona (j. 1801).
- 1898 – Eusebio Zuloaga, gipuzkoar armagilea, damaskinatu modernoaren sortzailea (j. 1808).
- 1900 – Rafaela Ibarra, bilbotar beata (j. 1843).
- 1901 – Pierre Hariztoi, baxenafar historialaria (j. 1836).
- 1916 – Jose Antonio Iturriotz, eibartar politikari eta armagilea (j. 1856).
- 1925 – Manuel Aranatz, bizkaitar kazetari eta idazlea (j. 1875).
- 1937 – Cándido Saseta, Eusko Gudarosteko komandantea, Asturiasen (j. 1904).
- 1950 – Quintina Gelbenzu Piérola, nafar emagina. (j. 1877)
- 1953 – Jesus Gartzia Leoz, nafar musikagilea, Madrilen (j. 1904).
- 1958 – Carlos Sáenz de Tejada, arabar margolari, kartelgile, figuringile eta e ilustratzailea, Madrilen (j. 1897).
- 1962 – Maria Francisca Marcelina Camino Arregi, Maria Maestra, oriotar irakaslea (j. 1883).
- 1984 – Enrique Casas, euskal politikari eta fisikaria, Komando Autonomo Antikapitalistek eraila (j. 1943).
- 1985 – Piarres Lafitte, lapurtar apaiza, idazlea, kazetaria eta euskalaria (j. 1901).
- 1986 – Andoni Elizondo, gipuzkoar futbol jokalari eta entrenatzailea (j. 1932).
- 1991 – Fidela Bernat, erronkariera edo Erronkariko euskalkia hitz egiteko gai zen azken pertsona (j. 1898).
- 2002 - Mercedes Herrán, haurren salerosketarako sare bat zuzentzeagatik salatutako emakumea.
- 2006 – Telmo Zarraonandia, Zarra, Bilboko Athletic Klubeko futbolaria, bere garaian eta luzaroan Espainiako ligako goleatzailerik handiena (j. 1921).
- 2017 – Marijane Minaberri, euskal idazlea (j. 1926).
- 2021 –
- Jean Grenet, lapurtar kirurgilari eta politikaria, Baionako alkatea (j. 1939).
- Rafael Gurrea, UPNko nafar politikaria (j. 1940).
- 2022 – Abelin Linazisoro, gipuzkoar idazle eta aktorea (j. 1942).
Mundua
aldatu- 1447 – Eugenio IV.a, Aita santua (j. 1383).
- 1507 – Gentile Bellini, italiar margolaria.
- 1602 – Agostino Carracci, italiar margolari eta grabatzailea (j. 1557).
- 1603 –
- Andrea Cesalpino, Pisako lorategi botanikoko zuzendaria (j. 1519).
- François Viète, frantziar abokatu, kontseilari eta matematikaria (j. 1540).
- 1776 – Stanisław Leszczyński, Poloniako erregea (j. 1677).
- 1792 – Joshua Reynolds, ingeles pintorea (j. 1723).
- 1821 – John Keats, ingeles poeta erromantikoa (j. 1795).
- 1848 – John Quincy Adams, Ameriketako Estatu Batuetako 6. Presidentea (j. 1767).
- 1851 – Joanna Baillie, eskoziar poeta eta dramagilea (j. 1762).
- 1855 – Carl Friedrich Gauss, alemanir matematikari, astronomo eta fisikaria (j. 1777).
- 1859 – Zygmunt Krasinski, poloniar idazlea (j. 1812).
- 1873 – Lorenzo Arrazola, gaztelar legelari eta politikaria (j. 1797).
- 1899 – Gaëtan de Rochebouët, Frantziako lehen ministroa (j. 1813).
- 1908 – Svatopluk Čech, txekiar poeta eta eleberrigilea (j. 1846).
- 1917 – Jean Gaston Darboux, frantziar matematikaria (j. 1842).
- 1925 – Joel Hastings Metcalf, estatubatuar astronomoa (j. 1866).
- 1931 – Nellie Melba, australiar opera abeslaria (j. 1861).
- 1932 –
- Julieta Lanteri, italo-argentinar medikua, politikaria eta feminista (j. 1873).
- Lucy Thompson, yurok jatorriko estatubatuar autobiografoa (j. 1856).
- 1934 – Edward Elgar, ingeles musikagile eta orkestra-zuzendaria (j. 1857).
- 1937 – Alice Balch Abbot, estatubatuar idazlea (j. 1867).
- 1943 – Thomas Madsen-Mygdal, Danimarkako lehen ministroa (j. 1876).
- 1944 – Leo Baekeland, belgikar kimikaria (j. 1863).
- 1945 – Aleksei Nikolaievitx Tolstoi, errusiar idazlea (j. 1883).
- 1946 – Tomoyuki Yamashita, japoniar jenerala (j. 1885).
- 1955 – Paul Claudel, frantziar olerkaria eta antzerkigilea (j. 1868).
- 1956 – Johannes Gabriel Granö, finlandiar esploratzailea (j. 1882).
- 1959 – Pierre Frieden, Luxenburgoko lehen ministroa (j. 1892).
- 1965 – Stan Laurel, ingeles aktorea, Laurel eta Hardy komiko bikote ospetsuko kidea (j. 1890).
- 1969 – Saud Saudi Arabiakoa, Saudi Arabiako erregea (j. 1902).
- 1973 – Dickinson W. Richards, estatubatuar sendagile eta fisiologoa, 1956ko Medikuntzako Nobel Saria (j. 1895).
- 1986 – María Gómez González, galiziar politikaria (j. 1905).
- 1987 – José Afonso, portugaldar abeslari, letragile eta idazlea (j. 1929).
- 1990 – José Napoleón Duarte, El Salvadorko presidentea (j. 1925).
- 1994 – Manfredo Tafuri, italiar arkitektoa eta arkitekturaren historialaria (j. 1935).
- 1995 – James Herriot, eskoziar albaitari eta idazlea (j. 1916).
- 1999 – Heinrich Schmid, suitzar hizkuntzalaria, erromantxera batuaren sortzailea (j. 1921).
- 2000 – Stanley Matthews, ingeles futbolaria (j. 1915).
- 2003 – Robert King Merton, estatubatuar soziologoa (j. 1910).
- 2006 – Benno Besson, suitzar antzerki zuzendari eta antzezlea (j. 1922).
- 2008 –
- Janez Drnovšek, Esloveniako presidentea (j. 1950).
- Hubert Lilliefors, estatubatuar estatistikaria (j. 1928).
- 2009 – Sverre Fehn, norvegiar arkitektoa (j. 1924).
- 2014 – Carla Accardi, italiar margolari abstraktua, Forma eta Continuità arte-taldeen kide sortzailea (j. 1924).
- 2018 – Lewis Gilbert, ingeles zinema zuzendari, ekoizle eta gidoigilaria (j. 1920).
- 2021 – Fausto Gresini, italiar motoziklista (j. 1961).
- 2022 – Jorge Zabalza, uruguaitar politikaria (j. 1943).
- 2024 –
- Irene Camber, italiar eskrimalaria (j. 1926).
- Claude Montana, frantziar jostuna eta diseinatzailea (j. 1947).
Jaiak eta urteurrenak
aldatu- Japonian enperadorearen urtebetetzea ospatzen dute.
- Sehaska egutegiko izendegia: Araitz, Laxari/Lazaro eta Mendaur.
Kanpo estekak
aldatu